Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Hemendik eta irailera erantzukizun gehien dutenek beren eginkizunak betetzea nahi eta espero dut”

2019.eko uztailak 26

Atzoko inbestiduraren bilkura dela eta, Lehendakariak esan du “negargarria” iruditu zitzaiola gertatutakoa. “Ez dut uste herritarrek eskatzen diguten jarduera politikoa denik”, esan du.Lehendakariak esan du hemendik eta irailera espero duela erantzukizun gehien dutenek beren eginkizunak betetzea eta, horretarako, elkarrizketa-bideei ekitea, akordiorako borondatearekin.Hori horrela, Lehendakariak nabarmendu du orain arte elkarrizketan jarduteko gogoa egon bada, ez duela ematen akordiorako borondaterik egon denik.

Lehendakaria kezkatuta agertu da, duela bost urteko egoera berak jarraituko ote duen; orduan, gobernagarritasuna zalantzan jartzen zen.Hala estatu-zentzurik eza interpretatu du.

Gainera, Lehendakariak gogorarazi du Euskadik Espainiako Estatuaren egoeraren ondorioak jasaten dituela, alegia, geldiarazita dagoela jarduneko Espainiako Gobernuaren aldetik Eusko Jaurlaritzarekin eta euskal erakundeekin konprometitutako autonomia-estatutuaren betearazpenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak