Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ETAko kideei egindako omenaldiak arbuiatu ditu eta Ezker Abertzalearen konpromiso etikoa eskatu du

2019.eko uztailak 29

Atzo ETAko kideei egindako omenaldien inguruan, lehendakariak gisa horretako ekitaldiak arbuiatu ditu eta Ezker Abertzalearen konpromiso etikoa eskatu du. Hartara, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak gisa horretako ongietorriak arbuiatu izan dituela. “Maila judizialean gisa horretako ekitaldiak baimenduta egoteaz harantzago, gaia etikan datza, elkarbizitzarako etikan” erantsi du. Lehendakariaren arabera, etika minimo bat ez badago, ezin zaio elkarbizitzako etorkizunari begiratu.  Ildo horretan, Iñigo Urkulluk gisa horretako ekitaldiak antolatzen dituztenei eskatu die aintzat har ditzatela biktimen eta familiakoen oinazea eta sufrimendua.

Era berean, lehendakariak aditzera eman du Eusko Jaurlaritzak gaitzesten duela atzo Oñatiko ekitaldian hedabideek izandako jazarpena. “Uste dut langile guztiek dutela haien zeregina ahalik eta baldintzarik onenetan egiteko eskubidea” adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak