Berriak Hezkuntza
Eu

1.050.000 euro alternantziaren bidezko prestakuntzarako (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30

 Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2019-2020ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua.

Alternantziako prestakuntza-proiektuak, Lanbide Heziketako titulu bat lortzera bideratuak, diruz, 1.050.000 euroko zenbateko globalean, laguntzea du agindu honek helburu, 2019-2020ko ikasturtean aurrera eramango den ikaskuntza-prozesu baten bidez.

Ikastetxean bertan eta lantokian egiten diote prestakuntzari aurre alternantziako prestakuntza-proiektuek eta gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera bat batera eginez lortzeko. Heziketa-zikloak egiten dituzten pertsonen prestakuntzari eta pertsona horiek enpresen produkzio-sistemara sartzeari eman nahi zaie laguntza, pertsonen ikaskuntza integralaren eredu bat garatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko