Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak klima-aldaketaren larrialdiari buruzko adierazpen instituzionala irakurri du

2019.eko uztailak 30
  • Eusko Jaurlaritzak bat egin du adierazpen horrekin eta berretsi du Klima 2050 klima-aldaketako estrategiarekin eta Energia Estrategia 2030 estrategiarekin hartutako konpromisoa
  • Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren gaia Herriaren helburu zentral gisa ezartzea planteatu du
  • Euskadiko Administrazio Nagusiak eta harekin lotzen diren erakundeek haien urteko aurrekontuaren zati bat klima-aldaketan inpaktua duten jardunetara zuzenduko dute, inpaktuak arintzeko zein egokitzapenak egiteko

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak ondoan zituela, irakurri du Gobernu Kontseiluan onartutako Klima Aldaketari buruzko Adierazpen Instituzionala Adierazpen horretan nabarmendu du klima-aldaketaren aurkako borroka mundu-erronka dela, eta guztion ardura dela, batez ere herritarren eskariak eta premiak hobe ezagutzen dituzten hurbileneko erakundeena. Hartara, lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak bat egin duela adierazpen horrekin eta, aldi berean, berretsi duela Klima 2050 klima-aldaketako estrategiarekin eta Energia Estrategia 2030 estrategiarekin hartutako konpromisoa. “Guztiz sinetsita gaude Euskadik erronka hori gida dezakeela, eta klimatikoki neutroa izango den ekonomia lehiakorrago baterako transformazio-palanka bihur dezakeela erronka hori” eman du aditzera.

Lehendakariak azaldu duenez, adierazpen horrekin Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren gaia Herriaren helburu zentral gisa ezartzea planteatu du. Gainera, adierazi du ez dela alarmismo zentzugabe bat zabaldu nahi, erronka horri merezi duen benetako dimentsioa eta arreta eman nahi zaiola. “Berotze globala errealitate ukaezina da, eta frogatuta dago berotze horren kudeaketa zuzena onuragarria dela ingurumenerako zein pertsonen osasunerako. Era berean, aukerak eskaintzen ditu ekonomia-hazkunde jasangarriago baterako, jarduera-sektore berriak garatzeko eta kalitate handiagoko enplegu-aukerak sortzeko” argitu du.

“Erronka hori geure egiten dugu, garapen jasangarriaren aldeko Herri apustu globalaren zentzurik sakonenean, eta geure egiten dugu gure belaunaldiak etorkizuneko belaunaldiekin izan beharreko konpromisoa. Konpromiso horren ondorioz, Klima Larrialdiko Adierazpenari eraginkortasunez erantzuteko aukera emango diguten erabakiak hartu beharko ditugu eta tresna espezifikoak jarri beharko ditugu abian” eman du aditzera Iñigo Urkullu lehendakariak.

Horrenbestez, lehendakariak azpimarratu du Euskadiko Administrazio Nagusiak eta harekin lotzen diren erakundeek haien urteko aurrekontuaren zati bat klima-aldaketan inpaktua duten jardunetara zuzenduko dutela, inpaktuak arintzeko zein egokitzapenak egiteko. Era berean, lehendakariak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek ekintza, neurri, zerbitzu eta ekonomia-programen bidez jarrai daitekeen ekonomiaren eta aurrekontuaren arloko informazioa jasoko dute. “Era berean, beharrezkoak diren akordioak eta hitzarmenak sustatuko dira, Euskadiko lurralde- eta toki-erakundeetan klima-ekintza bultzatzera zuzenduko diren programak eta ekintzak batera finantzatu ahal izateko, betiere erakunde horien autonomia ekonomikoa eta finantzarioa errespetatuta”, erantsi du.

Iñigo Urkulluk gogorarazi du Euskadi nazioartean erreferentziazko eredua izan dela klima-aldaketarekiko konpromisoan. “Europar Batasunak aitortu du klima-ekintzan eskualde-liderretako bat garela, ingurumenarekiko errespetura egokitzen den hazkunde ekonomiko jasangarriko eredu bati jarraituz”, adierazi du. Ildo horretan, nabarmendu du 1995. urteaz geroztik Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren hazkundea % 65ekoa izan dela, eta aldi horretan berotegi-efektuko gasen emisioa % 20 murriztu dela. “Emisioak murrizteko prozesu horretan aurrera egiten jarraitu behar dugu, baina aitortu behar da hazkunde-eredu jasangarriagoa garatzeko egindako ahalegina”, eman du aditzera.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko abuztuak 01

    No es lo mismo leer una declaración institucional que comprometerse y si realmente fuera un objetivo central de País la cuestión del cambio climático ya hace tiempo que se debieran haber tomado medidas. Las palabras tales como “otorgar a este reto la verdadera dimensión y atención que merece” , “este compromiso comporta la adopción de decisiones y la puesta en marcha de instrumentos específicos” son bonitas pero huecas, no creíbles.

    Decir que la Administración General de Euskadi y sus entidades vinculadas destinarán parte de su presupuesto anual a actuaciones con impacto en el cambio climático, tanto para la mitigación como para la adaptación, es tanto como decir que van a seguir de la misma manera que hasta ahora pero que el dinero de todos se utilizará para paliar los desaguisados por no hacer nada.

    Todo el mundo conoce que el cambio climático traerá consigo el aumento del nivel del mar en nuestras costas.
    En cambio, vemos en la última década a la Autoridad Portuaria con el beneplácito de todas las instituciones, como extrae millones de metros cúbicos de arenas de nuestras costas para rellenos en los muelles que viene realizando y que se construyen en el Abra, dejando desnuda y desprotegida la costa.
    - Los arenales son el colchón que amortigua el oleaje.
    - Al extraer arena de las costas aumenta la profundidad en nuestro entorno y por tanto aumenta la fuerza de la mar.
    - Al aumentar el nivel del mar por efecto del cambio climático, los daños serán irreparables. O reparables con ese dinero del que hablan de los presupuestos.

    Y con el beneplácito de todas las instituciones o el mirar hacia otro lado permiten esa extracción de áridos que la LEY DE COSTAS DICE EXPRESAMENTE QUE NO ESTA PERMITIDO.
    Lo decía la Ley anterior (Ley 22/1988 en su articulo 63-2)
    Sección 3.ª Extracciones de áridos y dragados
    Artículo 63.
    2. Quedarán prohibidas la extracciones de áridos para la construcción, salvo para la
    creación y regeneración de playas.

    Y lo dice el Reglamento General de Costas vigente
    Real Decreto 876/2014, de 10 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento General de Costas.
    Sección 4.ª Extracción de áridos y dragados
    Artículo 126. Autorizaciones de extracciones de áridos y dragados.

    2. Quedarán prohibidas las extracciones de áridos para la construcción, salvo para la creación y regeneración de playas (artículo 63.1 y 2 de la Ley 22/1988, de 28 de julio).

    3. Se entenderán incluidos en la prohibición del apartado anterior los dragados o extracciones de áridos en el mar.

    La Ley de Costas dice “el litoral es un ecosistema sensible y vulnerable que precisa protección, lograrla es un objetivo fundamental”
    Las Leyes están hechas, no hacen falta Declaraciones sino hechos en el cumplimiento de la Ley si realmente somos conscientes del Cambio Climático y sus consecuencias.

  • @YRguezCouso
    2019.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 El Lehendakari @iurkullu lee una declaración institucional ante la emergencia del #CambioClimático ➡︎ https://t.co/KFF2h4Y2f7

  • @elemoza
    2019.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 El Lehendakari @iurkullu lee una declaración institucional ante la emergencia del #CambioClimático ➡︎ https://t.co/KFF2h4Y2f7

Ekitaldiko kargudunak