Berriak Lehendakaritza
Eu

Danelly Estupiñán Valencia giza eskubideen defendatzaile kolonbiarrak jasaten dituen mehatxu, beldurrarazte eta jazarpenak larriagotu direla salatu du Giza Eskubideak behatzeko euskal ordezkaritzak.

2019.eko abuztuak 01

Komunitate Beltzen Prozesuko kide da defendatzailea Buenaventuran eta Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Aldi baterako Babeserako Euskal Programan parte hartu zuen 2018an.

Danelly akademikoa, Herrien Kulturarteko Unibertsitateko kontseilu akademikoko kidea eta unibertsitate bereko irakaslea da, eta modu aktiboan parte hartu zuen “Buenaventura: un puerto sin comunidad” (Buenaventura: komunitaterik gabeko portua) txostenaren lanketan, Memoria Historikoari buruzko Zentro Naturalarekin batera. Komunitate Beltzen Prozesuan sartuta dago eta ponentea izan zen Giza Eskubideen Gorte Interamerikarraren aurrean 2013an eta 2017an. Modu aktiboan parte hartu zuen Buenaventurako Lanuzte Zibikoan.

Aurtengo uztailaren 14tik 19ra bitarte, Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando buru izan duen euskal ordezkaritza batek Kolonbia bisitatu du Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Aldi baterako Babeserako Euskal Programan hartutako pertsonen egoerari jarraipena egiteko.

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko kide diren lagunek –Eva Juez (presidentea), Leixuri Arrizabalaga (EAJ), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Iñigo Martínez (Elkarrekin- Podemos), Carmelo Barrio (PP) eta Eduardo Mancisidor (letradua)–, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkariek –Paul Ortega eta Ainara Arrieta–, CEAR-Euskadiko ordezkariek –Patricia Barcena eta Leire Lasa–, programaren koordinatzaileek, eta Mugarik Gabe eta Mugarik Gabeko Emigratuak euskal GGKEen hurrenez hurreneko ordezkari Josune Fernandezek eta Claudia Alejandra Sepulvedak osatu dute ordezkaritza.

Danelly Estupiñán defendatzaileak bizi duen segurtasunik ezeko egoera larria egiaztatu ahal izan zuen ordezkaritzak.

Azken egun hauetan Danelly Estupiñán defendatzailearen segurtasunik ezeko egoera larritu izanagatiko bere kezka handia erakutsi nahi du ordezkaritzak, eta probabilitate handia dagoelako Danellyren aurkako erasoak izan daitezen. Ordezkaritzak bere kezka hori zabaltzen du Buenaventuran giza eskubideen defendatzaileek pairatzen duten mehatxu-egoera, kriminalizazioa eta estigmatizazioa ikusita, eta egitate horiek dagokien ikerketa izatea eta inplikatuta egon daitezkeen guztien erantzukizun guztiak behar bezala zehaztea espero du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @valvarez_garcia
    2019.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/MyL9pzyKRp

    #ProtegeraQuienDefiende
    #ElPuebloNoSeRindeCarajo
    #DefendamosLaPaz https://t.co/ciEOJkARjv

  • @CEAREuskadi
    2019.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    Su lucha ejemplo de resistencia frente al despojo.¡Fuerza compañera! @renacientes #ProtegeraQuienDefiende.
    https://t.co/C6GHxaPc4z

Ekitaldiko kargudunak