Eu

Beatriz Artolazabal sailburuak eta Josean Galera Ingurumeneko foru-diputatuak 20 europar gazterekin partekatu dituzte iturriaren zaharberritzea eta Villamardones´ko eremuaren kaleetako egokitzapena

2019.eko abuztuak 02
  • Auzolandegiak, Abuztuaren 1etik 15era, ingurumeneko esperientzia, ingelesa oinarrizko hizkuntza dela

Valderejo-Gaubea (Araba), 2019-08-02

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Josean Galera Arabako Ingurumeneko foru-diputatuak, gaur goizean, hogei gazte protagonista dituen esperientzia partekatu dute; hartan, iturri bat zaharberritzen eta Villamardones (Gaubeako parkean 900 metroko garaieran dago) eremuko kaleak egokitzen ari dira.

Gaubeako haranean (Araba), abuztuaren 1etik 15era, arkeologiako eta ondare historikoa berreskuratzeko auzolandegia izango da, eta helburua izango da iturria berreskuratzea eta Villamardones eremua egokitzea, Gaubeako parke naturalaren ibilbidean sartzeko.

Boluntariotza-lan horretan diharduen gazte-taldeak 18 eta 26 urte bitartean ditu, eta beren monitoreek irakasten dizkiete lan egiteko teknikak eta haiek arduratzen dira inguruneaz goza dezaten, zenbait kultura-, aisia- eta kirol-jardueraren bidez.

Espejoko auzolandegiaren eremua -udalerri horretan dute oinarria eta bertatik mugitzen dira haranetik- nazioartekoa da; beraz, ingelesa ondo hitz egitea ezinbestekoa da, jardueretan parte hartzeko. Gaubeako harana ingurune pribilegiatua da, aberatsa historia-, arte- eta kultura-ondarean; herri, nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalak ditu, baso- eta animalia-aberastasun handia du, eta esparru bikainean dago, natura garbiena ezagutzeko.

Gaubea parke natural izendatu zuten 1992an, eta Arabako parke txikiena da. Hainbat ekosistema eta paisaje ditu, eta hiru natura-zona ditu: gailurrena, hegal oihantsuena eta haranaren sakoneko belardi eta hazkuntzena. Gaubeako harkaitzetan, Euskadiko sai arrearen kolonia handiena bizi da. Seinaleztatuta dauden bederatzi bidexken bitartez, parkearen zati gehiena ezagutuko dugu eta, horien artean, ibaiaren haitzartea zeharkatzen duen ibilbidea nabarmendu behar da.

Auzolandegiak

Aurten, Euskadiko beste auzolandegi batzuk ere ingelesez izango dira: Aguraingoa (Araba), Pedrokoko hezegunea eta Agurain udalerriko berdegunea berreskuratzeko, garbitzeko eta birbalorizatzeko izango dena, eta Lemoakoa (Bizkaia), “Lemoatx 1937” izenekoa, arkeologiaren ingurukoa, ondare eta memoria historikoa berreskuratzekoa.

Estatu-eremuko auzolandegiak honako hauek dira: Arraia-Maeztukoa (Araba), San Ildefonso asfalto-fabrikan arkeologia berreskuratzekoa; Lekeitiokoa (Bizkaia), Uribarren Abaroa egoitzan adinekoekin gizarte- eta kultura-dinamizaziorako; Sopuertakoa (Bizkaia), non gazteak bidegorria egiten ari baitira; Zamudiokoa (Bizkaia), “Taper solidario” izenekoa, gizarte-ekintzaren arloan, eta Bergarakoa (Gipuzkoa), Mizpirualde egoitzan belaunaldien arteko trukearekin. Horietan guztietan, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako plazak eskaintzen dira; guztira, 200 pertsonak eta beren arretaren arduradunek parte hartzen dute.

   

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/sGqKZf5RRb
    Beatriz Artolazabal y Josean Galera comparten con 20 jóvenes europeos la restauración de la… https://t.co/CbQJCDHBou

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josean Galera, Roberto Porres