Eu

Tapia : Onda Vasca elkarrizketa

2019.eko abuztuak 02

Gaur goizean, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia Onda Vasca irratian elkarrizketatu dute. Elkarrizketa horretan sailburuak honako hau azpimarratu du:

“Espainian gobernu egonkor bat ez egoteak gure produkzio-industria eta azpiegiturak kaltetzen ditu.

Azpiegiturak:

AHTarentzako lizitatutako azken tarteak ez dira albiste. Dagoeneko eginak egon beharko lukete. Bultzada berri bat behar dugu 2023an amaituta egoteko.

Eusko Jaurlaritzak exijitzeaz gain, laguntza ere ematen du lanak aurreikusitako datetarako amaituta egoteko. Gainegitura egiteko enkargua gure gain hartzeko prest gaude. Etengabe Sustapen Ministerioarekin harremanetan gaude, ez ordea Abalos jaunarekin. Bera beste kontu batzuetan dabil.

Trena hiriburuetara iristeko eta beste jarduketa batzuk gauzatzeko erakunde guztiek parte hartu behar dute, eta elkarrekin lan egin behar dugu helburua lortzeko.

Industria:

Automobilaren sektoreak kezkatzen nau, automobilgintzako osagaien inguruko gure industria oso garrantzitsua delako. Estatuan gobernurik ez egoteak ere eragina dauka industria honetan.

Dieselaren gaia Madrildik ez da behar zen bezala kudeatu. Kontu handia izan behar dugu. Ingurumena zaintzea, ikuspuntu teknologikotik industria-arloa kontuan hartuz. Ingurumena, bai, baina gure industria suntsitu gabe.

Energia-trantsizioa:

Euskadin oraindik eginkizun asko ditugu, nahikoa adostasunik egon ez delako. Nafarroan gertatutakoa hemen gertatzea nahiko nuke. Proiektu garrantzitsuak aktibatzen ari gara baina asko dago egiteko. Eta, Euskadin ere, sorkuntza berriztagarriak posible izan behar du, parke eolikoetan oinarrituta.”

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak