Eu

Artolazabal eta Beltrán de Heredia sailburuak, Gasteizko Zortziko eta Soka Dantza emanaldi jendetsuetan

2019.eko abuztuak 05

 

  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako eta Segurtasuneko sailburuak Koadrilek Arabako hiriburuko patroiari, Andre Maria Zuriari, egindako lore-eskaintzan izan dira
  • Jantzi zaharrak zeramatzaten Gasteizko dozenaka dantzari-bikotek, Udal Txistulari Bandak lagunduta, dantza ikusgarria egin dute udaletxe aurreko plazan.

VG 19 08 05

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako eta Segurtasuneko sailburuak, Beatriz Artolazabal eta Estefanía Beltrán de Heredia, Andre Maria Zuriaren Kofradiak antolatuta, Gasteizko gotzainak, Juan Carlos Elizaldek, Arabako hiriburuko San Migel elizan eman duen Meza Nagusian izan dira gaur goizean. Mezan Manuel Iradier abesbatzak parte hartu du. Gorka Urtaran alkatearekin, Batzar Nagusien presidente Pedro Elosegirekin, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezekin eta Nesken eta Blusen Koadrilekin batera, hiriko patroiari egin zaion lore-eskaintzan egon dira, eta, ondoren, Erraldoi, Buruhaundi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren ibilbidea eta jantzi zaharrak zeramatzaten Gasteizko dozenaka dantzari-bikotek, Udal Txistulari Bandak lagunduta, udaletxe aurreko plazan egin dituzten Gasteizko Zortzikoa eta Soka Dantza jarraitu dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Juan Carlos Elizalde; Pedro Elosegi, Ramiro González