Eu

Herritar gehienek nahiago dute Eusko Jaurlaritzarekiko harreman digitaletan gailu mugikorrak erabili

2019.eko abuztuak 06
  • Eusko Jaurlaritzako web-zerbitzuen kontsulta, izapide eta erabileren % 51 smartphone eta tabletetatik egiten da dagoeneko
  • 2019ko lehen seihilekoan, euskadi.eusek 31 milioi bisita jaso ditu
  • Kontsulta gehienak Lanbide, Euskalmet eta Osakidetzan egin dira 

Eusko Jaurlaritzako webguneen multzoak, euskadi.eusek, 30.916.334 bisita jaso zituen urteko lehen seihilekoan. Hartara, bisitak % 5,71 gehitu ziren 2018ko epe berdinaren aldean. Bisita horiek, euskadi.eus barruko nabigazio aldian, 121 milioi orri ikusi zituzten, aurreko urtean baino % 4,96 gehiago. Haien bisitan, Euskadiko Herri Administrazioko atarien sarean nabigatu zuten pertsonak 3 minutu eta 18 segundo egon ziren bertan batez beste:

 

EUSKADI.EUS ERABILTZEAREN DATUAK

2018-2019 KONPARAZIOA (1. seihilekoa)

 

MOTA

2019 (1. seihilekoa)

2018 (1. seihilekoa)

ALDEA

Bisitak

30.916.334

29.246.459

+% 5,71

Bisitatutako orri kop.

121.387.412

115.656.115

+% 4,96

Bisita bakoitzean ikusitako orrien kop.

3,93

3,95

-% 0,71

Bisita bakoitzeko batez besteko denbora

03’18’’

03’13’’

+% 2,80

 

euskadi.eus sareak 57 atari biltzen ditu, eta herritarrei Euskadiko Herri Administrazioko zerbitzu guztiei buruzko informazio eta dokumentazio osoa eskaintzen diete. Aurtengo urtarriletik ekain arteko hiru atari bisitatuenak Lanbide, Euskalmet eta Osakidetzakoak izan dira, hurrenez hurren:

 

ATARI BISITATUENAK

2019 (1. seihilekoa)

 

WEBGUNEA

BISITA KOP.

BISITATUTAKO ORRI KOP.

Lanbide: Euskal Zerbitzu Enpleguak bildutako enplegu-eskaintzak

5.408.521

34.811.491

Euskalmet: eguraldi eta itsasoaren iragarpena, meteorologia-abisuak eta -alertak…

5.360.143

21.505.363

Osakidetza: kanpaina, kontseilu, administrazio-izapide, aurretiko hitzordu eta abarrei buruzko Osakidetzaren informazio guztia.

3.796.580

8.017.778

 

Egoitza Elektronikoa: Eusko Jaurlaritzarekin izapideak era seguruan eta lege-berme guztiekin egiteko balio du. 

1.336.381

2.949.751

IVAP+ HABE: enplegu publikoa, lanpoltsak, administraziorako heziketa, euskara, hizkuntza-eskakizunak, euskaraz lan egiteko bitartekoak, argitalpenak, liburutegia…

1.257.797

4.931.887

Turismoa: turismoko produktuak, laguntzak, araudia, lehiakortasuna…

1.005.142

2.143.423

Kontratazio Publikoa Euskadin:  Euskadiko Administrazioak egindako kontratazio publikoei buruzko informazioa

776.605

3.003.983

Etxebide: Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua

669.532

1.867.835

 

GAILU MUGIKORRAK 

Azken lau urteko joerarekin jarraituz, gero eta bisita gehiago egiten dira gailu mugikorrak erabiliz. Joera hori agerikoa da 2015. urtean euskadi.eus atari nagusia birmoldatu genuenetik, telefono eta tabletetarako hura guztiz baliagarri bihurtuz. 2019ko lehen seihilekoan, lehentasun hori mantendu egin da eta gero eta jende gehiagok, % 51k, gailu mugikor bat erabiltzen du euskadi.eusera sartzeko: 

 

DATUAK SARBIDEKO GAILUAREN ARABERA

2015-2019 KONPARAZIOA (1. seihilekoa)

 

SARBIDEKO GAILUA

2019ko BISITAK (1. seihilekoa)

2018ko BISITAK (1. seihilekoa)

2017ko BISITAK (1. seihilekoa)

2016ko BISITAK (1. seihilekoa)

2015eko BISITAK (1. seihilekoa)

Mahaigaineko ordenagailua

% 49,42 

% 53,60

% 57,91

% 61,92

% 66,45

Telefono mugikorrak

% 46,62

% 41,66

% 36,75

% 31,68

% 27,53

Tableta

% 3,96 

% 4,74

% 5,34

% 6,40

% 6,02

 

NIRE KARPETA

2018an, Eusko Jaurlaritzak “Nire Karpeta” sortu zuen, Euskadiko Herri Administrazioarekin harreman guztiak herritarrek Internetez eta sarbide seguru batez kudea dezaketen leihatila bakar digitala. Zerbitzu horrek, 2018ko maiatzean, “Nire kudeaketak” delako aurreko zerbitzua ordezkatu zuen, eta jauzi kualitatiboa ekarri du herritarren eta administrazioaren arteko harreman digitalean, balio baitu edozein gailutatik sartzeko, edozein ordutan eta edozein tokitatik. 2019ko lehen seihilekoetan, “Nire Karpeta” estekako bisitak % 193 igo ziren aurreko urtearen aldean. Bisiten gehikuntza nabarmenaren arrazoia da 2018ko lehen seihilekoan artean ez zegoela martxan leihatila bakarreko gure zerbitzua.

 

NIRE KARPETAko DATUAK

2018 ETA 2019 ARTEKO KONPARAZIOA

 

MOTA

2019

(1. seihilekoa)

2018

(1. seihilekoa)

ALDEAREN %

Bisitak

205.040

69.894

% 193

Bisitatutako orri kop.

673.512

853.613

-% 21

 

ADMINISTRAZIO IRISGARRIAGOA

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak gogorarazi duen bezala, “Eusko Jaurlaritzaren atarien sarea, euskadi.eus, 2004an sortu zen, zerbitzu publikoaren gogo sendoaz eta Euskadiko herri-administrazio guztien topagune izateko. Bada, gure helburua da herritarrentzat administrazioa gero eta irisgarriagoa, hurbilagoa eta argiagoa izatea. Eusko Jaurlaritzak lan egiten du euskadi.eusen mendeko webgune guztiek sarbide unibertsala bermatzeko gogo irmoaz, axola gabe zein diren haiek kontsultatzen dituzten pertsonen eta erabilera-testuinguruaren muga tekniko, fisiko, sentsorial edo intelektualak”.

euskadi.eusen sartzen dira, halaber, Euskadiko beste erakundeen webguneetako estekak: hiru foru-aldundiak, hiru batzar nagusiak, Eusko Legebiltzarra, EUDEL, etab. Guztiz elebiduna da, eta “.eus” domeinua erabiltzen du; izan ere, Eusko Jaurlaritzak hasieratik babestu du PuntuEus  fundazioaren lana, euskara bultzatzeko eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko sortua.

Ez dator gaizki gogora ekartzea 2018an Estatuko Administrazio Orokorrak egindako “Erabilerraztasunaren Behatokia”k 10etik 9,3ko puntuazioa eman ziola euskadi.eusi erabilerraztasun mailak eskaintzearren. Era horretan, araudia betetzen du ezintasunak dituzten pertsonek informazioaren gizarteari eta gizarte-komunikazioko bitartekoei lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuak eskuratzearen gaietan. 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du “Irakurketa Erraza” bere proiektuan, testu errazak eta argiak erabiltzeko eta, hartara, Euskadiko Herri Administrazioko informazio ofizialaren edukia herritarrek erraz uler dezaten. Eusko Jaurlaritzaren helburua da (administrazio, ekonomia, zuzenbide eta abarretako) hizkera espezializatuak, batzuetan bihurriak baitira, hizkera errazarekin bateragarri egitea hasiera batean eta, gero, ordezkatzea, trukean hizkera arrunt eta errazagoak erabiliz, esaldi labur eta egitura sinpleagoen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak