Eu

“Nire Ordainketa” Eusko Jaurlaritzaren doako on-line zerbitzuak ia 66 milioi euro kudeatu ditu ordainketetan 2019ko lehen seihilekoan

2019.eko abuztuak 09
  • Eusko Jaurlaritzak 295.000 ordainketa baino gehiago izapidetu ditu Interneteko pasabidearen bitartez
  • Euskadiko herri-administrazioak jasotzen ditu honelako transakzio gehien, guztira 122.807, gehienak ere Bizilagun etxebizitza-alokairuko programari eta trafikoko isunei zein tasei buruzkoak
  • Herritarrek, atxikitako 200 herri-administrazioei dagozkien ordainketak egin ditzakete, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez. Edozein tokitatik eta edozein gailutatik, era guztiz seguru batean

“Nire Ordainketa” da atxikitako edozein herri-administraziorekin herritarrek egin behar dituzten izapide guztiak Internetez ordaintzeko pasabide bat. 2019ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, 295.527 ordainketa izapidetu dira, guztira 65.805.273,53 euroko zenbatekoaz.

“NIRE ORDAINKETA” IZAPIDEEN 1. SEIHILEKOKO KONPARAZIOA

GUZTIRA

2017

2018

2019

Ordainketa kop.

216.110

324.632

295.527

Ordainketen zenbatekoa

47.711.087,54 €

61.653.205,73 €

65.805.273,53 €

 

2019ko lehen seihilekoan, “Nire Ordainketa” plataformak inoiz baino likidazio kopuru handiagoa izapidetu du Euskadiko Herri Administrazioari lotutako tramiteetan: 122.807 ordainketa guztira, baturan 10.732.679,76 euro. Ordainketa horietatik gehienak Bizilagun Eusko Jaurlaritzako etxebizitzen alokairu-zerbitzuko fidantzen gordailuen likidazioei buruzkoak ziren. Nabarmentzen dira, halaber, trafikoko tasak eta isunak ordaintzea.  

2019ko ORDAINKETA NAGUSIAK (1. Seihilekoa)

(ordainketa mota kopuruaren eta zenbatekoaren arabera)

 

DESKRIBAPENA

ORDAINKETA KOP.

ORDAINKETEN ZENBATEKOA

Bizilagun

3.044

3.604.062,12 €

Trafikoa

42.763

3.512.555,39 €

IVAP

7.815

467.823,25 €

Osasuna

3.615

399.417,84 €

HABE – Helduen irakaskuntzarako Oinarrizko Curriculumaren maila egiaztatzeko azterketa-eskubideak

9.780

385.514,32 €

Hezkuntza – HEO matrikula

8.332

292.406,76 €

Industria

90

244.034,67 €

Lana - Zigorrak

40

226.432,00 €

Arte- eta kirol-irakaskuntzak

1.006

148.538,68 €

EGA

6.387

141.312,00 €

Hezkuntza – Titulu akademikoak jaulkitzea

3.544

139.264,69 €

EPE - Hezkuntza

7.238

139.042,09 €

Nekazaritza, arrantza eta elikadura

6.935

135.477,81 €

Lakuako jantoki-zerbitzuak

8.124

112.639,20 €

Etxebizitza eta arkitektura

38

75.476,99 €

Lanbide-Euskal Zerbitzu Enplegua DSBE

114

64.785,37 €

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren diru-sarrerak

1.620

59.925,03 €

Segurtasun pribatuko eta herritarren segurtasuneko zigorrak

183

56.045,20 €

Portu-zerbitzuak

59

41.227,36 €

LHko Gaitasunaren ebaluazioa

757

39.070,11 €

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7

36.160,87 €

 

Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak izan du zenbateko handiena urtarrilaren 1etik ekainaren 30era egindako izapideetan: 19.941.974,93 euro guztira.

2019ko 1. SEIHILEKOKO ORDAINKETAK

(herri-administrazioak ordainketa kopuru eta zenbatekoaren arabera)

 


 

ORDAINKETA KOP.

ORDAINKETEN ZENBATEKOA

EUSKADIKO HERRI- ADMINISTRAZIOA

122.807

10.732.679,76

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIA

8.305

10.478.522,54

GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIA

20.129

19.941.974,93

ARABAKO FORU-ALDUNDIA

12.696

6.047.051,26

BIZKAIKO TOKI-ERAKUNDEAK

50.002

8.425.062,87

GIPUZKOAKO TOKI- ERAKUNDEAK

23.307

3.376.060,15

ARABAKO TOKI- ERAKUNDEAK

17.713

3.453.079,66

BESTE ERAKUNDE BATZUK

40.568

3.350.872,36

GUZTIRA

295.527

65.805.273,53

 

ATXIKITAKO BANKU ERAKUNDEAK

Egun, 200 dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ordainketa-plataforma honi atxikitako erakunde publikoak:

  • Euskadiko Herri Administrazioa: 8 erakunde jaulkitzaile ditu, tartean direla IVAP, Kontsumobide, Lanbide, Osalan eta Eustat.
  • Bizkaiko Foru Aldundia: erakunde jaulkitzaile bat du, Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Bizkaiko Foru Aldundia: 2 erakunde jaulkitzaile bat du, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lurraldebus.
  • Arabako Foru Aldundia: 4 erakunde jaulkitzaile ditu, Arabako Foru Aldundia bera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Gazteriaren Foru Erakundea eta Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoa.
  • Bizkaiko toki-erakundeak: 42 erakunde jaulkitzaile dituzte, eta tartean dira Bermeo, Erandio, Barakaldo, Getxo, Lekeitio eta Sopelako udalak.
  • Gipuzkoako toki-erakundeak: 97 erakunde jaulkitzaile dituzte, eta tartean dira Beasain, Arrasate, Getaria, Idiazabal eta Urnieta.
  • Arabako toki-erakundeak: 30 erakunde jaulkitzaile dituzte, eta tartean dira Asparrena, Eltziego, Laudio eta Zigoitia.
  • Beste erakunde batzuk: guztira 16 erakunde jaulkitzaile daude, eta tartean dira Uraren Euskal Agentzia, Iltzarri, Eusko Legebiltzarra, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa, Osakidetza edo Etxepare Euskal Institutua

Euskadiko hamar finantza-erakunde nagusiak ordainketa-pasabideari atxikirik daude eta, beraz, ordainketa guztiak haien bitartez egiten dira: Kutxabank, Caixabank, BBVA, Bankia, Banco Popular, Laboral Kutxa, Banco Santander, Sabadell Guipuzcoano, Bankoa Crédit Agricole, eta Nafarroako Rural Kutxa. 2018an, ordainketa gehienak Kutxabanken bidez egin ziren: guztira, 266.655 likidazio, 49.844.729,55 euroko guztizko zenbatekoaz.

Erakunde horietako batean ere bezero ez diren pertsonek Visa, Mastercard eta Maestro txartelen bitartez egiten dituzte ordainketak.

24 ORDU, 365 EGUN 

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu hau 2000. urtean sortu zen eta, orduan, ordainketa-plataforma aitzindaria izan zen Estatuan. Egun, “Nire Ordainketa” edozein gailutatik eskura daiteke, edozein ordutan eta edozein tokitatik, mugikorraren eta tabletaren bertsiora egokitutako diseinuari esker (“Responsive Design”), Eusko Jaurlaritzak 2017an abian jarritakoa.

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak gogora ekarri duen bezala, “Nire Ordainketa”administrazio elektronikoaren bultzada bat da, eta zerbitzu publikoa modernizatzeko apustua, herritarrei eraginkortasunez erantzuteko, orain leihatila batera joan gabe ordain baititzakete haien izapideak. Era horretan, lortzen dugu herritarrek denbora eta ahaleginean aurreztea, eta sentitzen dute administrazioa egunean 24 orduz dutela eskueran urteko 365 egunetan”.   

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak