Eu

“Primavera” herriko haurrek eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteek Zeledon´en jaitsiera egin dute Guatemalan

2019.eko abuztuak 06
  • Joan den uztailetik Euskadiko 100 gazte –horietatik % 82 emakumezkoak– ari dira garapenerako lankidetza-lanetan kontinente ezberdinetan eta 23 GGKEtako arduradunekin batera

 

VG 2019 08 06

Guatemalako Ixcam eskualdeko Primavera herrian, iaz Gasteizko jaietako protagonista den Zeledonen abestia ikasi zuten neska-mutilek pertsonaia gasteiztarraren jaitsiera egin dute, Euskadiko boluntario-taldeak osatzen dituzten GGKEtako neska-mutilekin eta arduradunekin batera. “Asian, Afrikan eta Amerikan osasun-azpiegiturak eta azpiegitura hidraulikoak mantentzeko eta haurrei eta adinekoei laguntzeko lanetan ari diren 100 gazteak oso gustura daude aurtengo udalko egonaldietan”, esan du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok.

 

Joan den uztailetik Euskadiko 100 gazte –horietatik % 82 emakumezkoak– ari dira garapenerako lankidetza-lanetan, kontinente ezberdinetan eta 23 GGKEtako arduradunekin batera. “Perun ‘fiestas patrias’ ari dira ospatzen, eta, urtero bezala, gure gazte kooperanteak hainbat ekitalditan parte hartzen ari dira. Guatemalan iaz Primavera herri txikian egindako Zeledonen jaitsiera egin dute berriz, eta bertako neska-mutilek eskatu diete gure gazteei jaia antzezteko”, adierazi du Marcos Muro sailburuordeak.

 

Peruko “fiestas patrias” deiturikoetan oroitzapenezko desfileak egiten dituzte, eta horietan erakunde instituzionalek, Gobernuak, udalbatzek, poliziak eta armadak ez ezik gizarte zibilak, elkarteek eta ikastetxeek ere parte hartzen dute. Azken horietan artean dago Yungayko eskola, Euskadiko lankide boluntarioak hartzen dituena. Mozambiken, berriz, Iñigo Agirrezabala gorputz-hezkuntzako eskolak ematen eta boleiboleko taldea entrenatzen ari da. “Lan asko daukat, baina oso pozik nago”, adierazi du. El Salvadorren Igone eta Regina oso ondo egokitu dira hartu dituzten familietara eta bertako biztanleetara.

 

Ehun gazte kooperante horiek honako herrialde hauetara joan dira, besteak beste: Peru, El Salvador, Guatemala, Honduras, Bolivia, Kolonbia, Mexiko, Ekuador, Senegal, Kamerun, Ghana, Mozambike, Nepal eta India.

 

Eusko Jaurlaritzak babestutako laguntza-proiektuak antolatzen dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak honako hauek dira: Mugarik Gabeko Arkitektoak; Manuel Iradier Elkarte Afrikanista; Munduko Landagunea Garapenerako Elkartea; Garapenerako Lankidetzarako Egoaizia Elkartea; San Viator Elkartasun Zerbitzua Elkartea; Taupadak Elkartea; Nazioarteko Elkartasuna; Xenofobiaren aurkako taldea; Edex, Centro de Recursos Comunitarios; Ekintzaz Lagundu Fundazioa; Ayuda Más Fundazioa; Benito Menni Fundazioa; Gazteak eta Garapena Fundazioa; Juan Ciudad Fundazioa; La Valmuza Fundazioa; Mozambique Sur Fundazioa; Haurralde Fundazioa; Ahizpa Pasiotarrak; eta Medicus Mundi Bizkaia.

 

Guztira, 620 gazte aurkeztu ziren neguan Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetara. % 82,74 neskak izan ziren, eta proportzio hori hautaketa-prozesu osoan mantendu da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak