Eu

Auzolandegietan parte hartu duten 150 gazteek euren udako jarduerak amaitu dituzte

2019.eko abuztuak 13
  • Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea: “onena bizikidetza eta belaunaldien arteko esperientzia da”
  • Pozik Lekeition adinekoen eta gazteen artean egindako jarduerekin
  • Agurainen, Arraia-Maeztun, Gaubea-Valdegovian, Lemoan, Sopuertan, Lekeition eta Bergaran jardun dute
  • Abuztuaren 15ean amaitzen da Valderejoko Parke Naturalean ingurumena berreskuratzeko lanak, oinarrizko hizkuntza gisa ingelesa erabiliz: Estatu osotik, Frantziatik, Errusiatik, Serbiatik eta Kazajistandik hurbildutako 12 neskek eta 7 mutilek antzinako iturri bat berreskuratu dute

 

VG 13 08 19

Zortzi Auzolandegitan jardun duten Euskadiko herrietatik eta beste erkidego eta Europako eskualde batzuetatik etorritako 150 gaztek euren udako egonaldiak amaitu dituzte, adineko pertsonei arreta emateko eta dinamizatzeko, ondare historikoa eta naturala berreskuratzeko edo bizikletan ibiltzeko bide berriak zabaltzeko lanak gauzatu ondoren. Abuztuaren 15ean amaituko da Arabako Valderejoko Parke Naturaleko ingurumen-arloko esperientzia. Bertan, Europako hainbat lekutatik hurbildutako zenbait gaztek jardun dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria zuzendaritzak antolatuta, Auzolandegiek balio izan dute gazte-talde batzuek euren oporretako hamabost egun aterpetxetan egonaldia partekatzeko. Bertan, eduki sozialeko lanak burutu dituzte, denbora librea eta bestelako kultura- eta kirol-jarduerak egikarituz.

 

“Valderejokoaz gain —etzi amaituko da—, hainbat auzolandegi ingelesez egin dira, adibidez, Aguraingoa (Araba) —Pedrokoko hezegunea eta Aguraingo ingurune berdea berreskuratzen, garbitzen eta errebalorizatzen jardun dute—; “Lemoatx 1937” izeneko Lemoakoa (Bizkaia). Bertan, arkeologia-lanak burutu dituzte, 1936-1939 gerra zibileko ondarea eta memoria historikoa berreskuratuz”, zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok.

 

Arraia-Maeztuko (Araba) auzolandegian San Ildefonso asfalto-fabrikan berreskuratze arkeologikoko lanak egin dituzte; Lekeitiokoan (Bizkaia) Uribarren Abaroa Egoitzako adineko pertsonekin dinamizazio soziokulturaleko ekintzak burutu dituzte; Sopuertakoan (Bizkaia) bizikletentzako bide bat eraiki dute; “Taper solidarioa” izeneko Zamudiokoan (Bizkaia) gizarte-ekintzako lanak burutu dituzte; eta Bergarakoan (Gipuzkoa) belaunaldien arteko trukatzea egin dute Mizpirualde Egoitzan. Guztietan dibertsitate funtzionala duten gazteek hartu dute parte. Guztira, 180 gaztek eta hauen arretaz arduratu diren pertsonek jardun dute.

 

Abuztuaren 15ean, osteguna, amaituko da Villamardones-ko eremua egokitzeko eta iturria berreskuratzeko hogei gazte burutzen ari diren esperientzia. Eremu hori 900 metroko altueran kokatua dago, Arabako Añanako Kuadrillako Valderejoko Parke Naturalean.

   

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak