Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua egingo du Miramar Jauregian

2019.eko abuztuak 30

Ohitura duen bezala, Eusko Jaurlaritzak, gaur, ikasturte politiko berriko bere lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egin du. Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrenak harrera egin diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta sailburuei.

Eusko Jaurlaritzak bere bilera amaitu ondoren, Iñigo Urkullu lehendakaria hedabideen aurrean agertu da bilera horretan aztertu diren gaien berri emateko.

Lehen Gobernu Kontseilu horretan, euskal ekonomiaren eboluzioak positiboa izaten jarraitzen duela azpimarratu du Lehendakariak. Zentzu honetan, Lehendakariak azaldu du hazkunde aurreikuspena %2,83koa dela urte honetarako eta %2datorren urterako eta helburua, urtea amaitu aurretik, 16.000 eta datorren urtean 12.000 enplegu sortzea dela. Horren inguruan esan du Euskadik nazioartean dituen enpresen hazkundeak eta lehiakortasunak oinarri sendoak dituztela nahiz eta Brexita gertatzeke egon, Estatu Batuen protekzionismoa nagusitu eta Txinaren eta Estatu Batuen guda komertzialak iraun.   

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Enpleguaren eta Suspertze ekonomikoaren aldeko Esparru Programaren datuak eguneratu ditu gaur.  Aurten, guztira 1.600 milioi euroko inbertsioa eta 600 milioi gehiago abaletan eskainiko dituela Jaurlaritzak azaldu du Lehendakariak. Horretaz gain, Ikerketa eta Garapenean 460 milioi baino gehiago inbertituko direla 2019an esan du. Ondorioz, urtero %5eko gehikuntza betearazteko helburua beteko luke Jaurlaritzak. Berrikuntzak aberastasuna eta enplegua dakarrela eta gizarte politikak bermatzea ahalbideratzen duela gehitu du Lehendakariak.

Espainiako Gobernuarekin harremanei dagokionez, Lehendakariak azpimarratu du martxan dagoen Espainiako Gobernua izatea benetan garrantzitsua eta premiazkoa dela. Iñigo Urkulluk azaldu duenaren arabera, Jaurlaritzaren Saila guztiek dute Espainiako Gobernuarekin harremana berreskuratzeko helburua. Dena den, hiru dira gaurkoan nabaritu dituzten arloak: Autogobernua, Ekonomia eta Bizikidetza.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko irailak 02

    "El Gobierno Vasco celebra hoy su primer Consejo de Gobierno del nuevo curso político en el Palacio de Miramar de Donostia-San Sebastián, como es tradicional."

    También cumplen la tradición de reunirse utilizando la bandera de la Comunidad Autónoma sin que esté junto a ella la de España, un hecho que por muy tradicional que sea es inconstitucional, según el Art. 4.2 de la Constitución de España, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, porque, que yo sepa, el País Vasco es España, y todos estamos sujetos a la Constitución y al resto del ordenamiento jurídico, Art. 9.1 CE, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=9&tipo=2.

  • 2019.eko irailak 02

    ¿Por qué utilizan Uds. la #IkurriñaSinBanderaDeEspaña, cuando nuestra Constitución, Art. 4.2, ordena utilizar la Ikurriña junto con la bandera de España en ACTOS OFICIALES?Tienen Uds una muy mala costumbre, oiga.http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2

Ekitaldiko kargudunak