Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Maltako Ordenarekin bildu da

2019.eko abuztuak 27

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankideratzen Idazkari Nagusiak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagustiak lagunduta, Maltako Ordenaren Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusi eta Italiako Errepublikan enbaxadore den Stefano Rocarekin Bildu da. Bileran Maltako Ordenaren Abegitsu Nagusiaren bulegoaren Zuzendari eta ekintza humanitariorako eta lankidetzarako ministro den Ivo Grazianirekin ere izan da.  Bilera arratsalde honetan ospatu da Maltako Ordenak Erroman duen egoitzan.

Bileran Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza arloko lan-ildo nagusiak ez ezik, Share Proposamenaren zehaztasunak ere aurkeztu ditu. Halaber, Lehendakariak hurbiletik ezagutu du Maltako Ordenaren eginkizuna: gatazka armatuen eta hondamendi naturalen biktima diren pertsonak eta errefuxiatuak laguntzea.

Maltako Ordenak urriaren 8an UNESCOrekin batera antolatu duen gizakien salerosketari buruzko jardunaldira gonbidatu Eusko Jaurlaritza. Horretaz gain, lankidetzarako esparruak bilatzeko harremanetan jarraituko dutela adostu dute.

Maltako Ordena, Nazio Batuetan ordezkaritza duena, 120 herrialdetan burutzen ditu gizarte, osasun eta humanitarioak diren proiektuak. Horretaz gain, harreman diplomatikoak ere mantentzen ditu 108 herrialderekin.

Eusko Jaurlaritzaren helburua da nazioarteko laguntza eta lankidetza arloan egitasmoak sustatzen dituzten nazioarteko eragileekin harreman zuzena mantentzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak