Eu

Gaurtik aurrera, euskal administrazio publikoan lan egiten duten pertsona guztiek 18 asteko gurasotasun-baimenak izango dituzte

2019.eko irailak 01
  • Eusko Jaurlaritzak martxan jarri ditu horrela gurasotasun-baimen berriak. Bikotea eratzen duten bi pertsonentzat berdinak izango dira, 18 astekoak, % 100ean ordaindutakoak eta besterentzeko aukerarik gabekoak
  • Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearretak azpimarratu duenez “gaurkoa egun garrantzitsua da lana eta familia bateragarri egiteko bidean, zaintzaren erantzukidetasunean eta azken finean, emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko bidean 

Eusko Jaurlaritzak, gaurtik, irailaren 1etik aurrera, bikotea eratzen duten bi pertsonentzako 18 asteko gurasotasun-baimenak jarriko ditu abian. Gurasotasun-baimen hauek % 100ean ordainduko dira, parekatuak izango dira eta besterenezinak izango dira bikotea osatzen duten eta euskal administrazio publikoan lan egiten duten kideen artean.

Neurriak aurrekontuan 6,5 milioi euroko eragina izango du, eta Euskadiko administrazio orokorrean, Segurtasunean, Osakidetzan, Hezkuntzan eta Justizia Administrazioan lan egiten duten 70.000 pertsona ingururengan izango du eragina.

KONTZILIAZIOA ETA ERANTZUNKIDETASUNA

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak honako hau esan du: “proposamen aitzindaria eta errespetuzkoa da gaur egun bizi ditugun gizarte- eta familia-errealitateekin”. Bi helburu nagusi ditu:

  1. Langile publikoen kontziliazioari bide ematea. Funtzio Publikoko sailburuordeak azaldu duenez, “neurri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatiboa eman nahi du emakume eta gizonen erabateko berdintasunaren arloan, eta, horrela, bi sexuen artean seme-alabak zaintzeko lanek duten banaketa desparekoak dakarren desoreka zuzentzen lagundu”. Andrés Zearretak bere egin du Emakunderen mezua, eta zera esan du: “Administrazio publikook eginkizun gidaria izan behar dugu eta, horretarako, gizonak etxeko lanaren erantzunkide ere izan daitezen sustatu”. Hori horrela, Funtzio Publikoko sailburuordeak honako hau gogorarazi du: “jakina da gizonek seme-alaben zainketan duten inplikazioa funtsezko elementua dela emakumeak ahalduntzeko, beren garapenerako eta ongizaterako; horrela, jaiotza-tasa sustatzen da eta gizonen beren ongizate emozionala bultzatzen da. Gainera, funtsezko elementua da genero-indarkeriaren prebentzioan”.
  2. Familia-eredu guztiak errespetatzea; Andrés Zearretak gaineratu duenez,horrela, baimen horiek berdin eman nahi dizkiegu bikotekide biei, sexua edo gurasotasunaren motiboa gorabehera: jaiotza, adopzioa, familia-harrera edo subrogazioa…
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ane
    2019.eko irailak 02

    ¿En qué situación quedan los funcionarios de los ayuntamientos de Euskadi?

Ekitaldiko kargudunak