Eu

Enpresek programatzen duten prestakuntzara zuzendutako diru-laguntzetarako Lanbideren eta Hobetuz Fundazioaren artean sinatuko den hitzarmenaren berri eman dio Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari

2019.eko abuztuak 29

DSS 2019 08 29

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek berri eman dio Gobernu Kontseiluari Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hobetuz Fundazioak sinatuko duten hitzarmenaz, 2019ko ekitaldian haien langileentzat Euskadiko enpresek programatutako prestakuntza finantzatzera zuzendutako diru-laguntzak kudeatzeko.

Hitzarmenaren xedea da baldintzak eta betebeharrak ezartzea, Hobetuz fundazioak bete beharrekoak Lanbideren erakunde laguntzaile gisa egiten duen jardunean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak burutzeko deialdietako laguntzak kudeatzeko, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onetsiko du 2019ko irailaren 3ko bileran.

Hitzarmenak ez du eduki ekonomikorik eta bere indarraldia, hasiera batean, 2020ko abenduaren 31ra arte da. Hitzarmenaren indarraldia amaitu egingo da Hobetuz fundazioa desegiten den datatik aurrera, erakunde hau Lanbiden kokatzen denean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak