Berriak Lehendakaritza
Eu

Ispasterren ospatuko da Euskal Diasporaren Egunaren bigarren edizioa irailaren 8an

2019.eko abuztuak 30

Eusko Jaurlaritzak eta Isparterko Udaletxeak datorren irailaren 8an Ispasterren ospatuko den Euskadl Diasporaren Egunaren ekitaldiari buruzko informazioa eskaini dute.

Aurtengoan, ospakizuna Euskadiko bazter guztietara eta herri-mailara zabaldu nahi izan dutela azaldu du Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak. Ispasterreko udalarekin eta herritarrekin batera antolatu duen ospakizuna oso parte-hartzailea eta herrikoia izango da. Idazkari Nagusiak azaldu duenez, eguerdieko 12etatik aurrera herriko plazan egingo diren ospakizunen artean antzerkia, musika eta dantza izango dira. Ekitaldian bertan Lehendakaria izango da.

Ispasterko alkatesak adierazi duenez, aurten Ispaster aukeratu da emigrazio-mota desberdinen isla ezin hobea baita. “Bertatik, mende bakarrean, 1.000 ispastertarrek baino gehiagok emigratu zuten 5 kontinenteetara”, esan du Garbiñe Saez de Buruagak.

Bai Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak bai Ispasterko alkatesak Lea-Artibaiko eskualdeari nahiz euskal gizarte osoari Ispasterren izango den ekitaldian parte hartzeko deia egin diete. Baita egun horretan Euskadin egon daitezkeen kanpoko euskaldunei. Era berean, kanpoan den euskal komunitateko kideei, euskal etxeek antolatuko dituzten ekitaldietan partehartzeko deia luzatu diete.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nmelg
    2019.eko abuztuak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🌎 La segunda edición del #DíaDeLaDiásporaVasca tendrá lugar en Ispaster el próximo 8 de septiembre ➡︎ https://t.co/f1toAwnbb0

  • @AsierAranbarriU
    2019.eko abuztuak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🌎 La segunda edición del #DíaDeLaDiásporaVasca tendrá lugar en Ispaster el próximo 8 de septiembre ➡︎ https://t.co/f1toAwnbb0

  • @euskahaldun
    2019.eko abuztuak 31

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/wgssgwagLu
    9月8日はバスク・ディアスポラ(バスクを離れて世界各地で暮らしているバスク人)の日です。様々な事情(貧困や弾圧をふくむ)で移住したバスク人たちの存在を伝える日です。

  • @Gob_eus
    2019.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    🌎 Ispasterren ospatuko da #EuskalDiasporarenEguna'ren bigarren edizioa irailaren 8an ➡︎ https://t.co/rVibol0tyB https://t.co/wekNzkRvrq

  • @jerkoreka
    2019.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌎 La segunda edición del #DíaDeLaDiásporaVasca tendrá lugar en Ispaster el próximo 8 de septiembre ➡︎ https://t.co/mZRR3UIFtd h…

  • @jerkoreka
    2019.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌎 Ispasterren ospatuko da #EuskalDiasporarenEguna'ren bigarren edizioa irailaren 8an ➡︎ https://t.co/N7ZaCZN2SU https://t.co/Jn

Ekitaldiko kargudunak