Eu

Beatriz Artolazabal: “Pozgarria da euskal gizarteak adinekoei ematen dien arreta eta haiekin hartuta duen konpromisoa ikustea”

2019.eko abuztuak 31

 

  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Arabako Errioxako Erretiratuen Jardunaldian parte hartu du
  • Lantziegon, Santos Mártires eta Las Cuatro Torres elkarteek antolatuta

 

Lantziego, Araba. 31 08 19

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan, “pozgarria da euskal gizarteak adinekoei ematen dien arreta eta haiekin hartuta duen konpromisoa ikustea. Gure familiek, elkarte eta erakundeek jarrera positiboa eta iraunkorra dute gure aiton-amonen belaunaldi arteko sustapenean eta ahalduntzean, eta zahartze aktiboaren arloan konpromisorik estuena hartuta duen Europako herrialdeetako bat gara, beraz”.

 

Artolazabal sailburuak Arabako Errioxako Lantziego herrian Santos Mártires eta Las Cuatro Torres elkarteek antolatutako Erretiratuen Jardunaldian parte hartu du gaur. Arabako erretiratuen kolektiboen presidente Antonio González´ekin eta herriko alkate Itziar Álava´rekin batera, Artolazabal sailburua Landako Gure Amaren baselizako mezan eta Arabako Errioxako Kuadrillako hainbat adinekori egin zaien omenaldian izan da; bertan Nafarroako eta Arabako Errioxako jotak abestu ditu Voces Riberas taldeak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Itziar Álava; Antonio González. Emilio Sola, José Roitegi