Eu

Angostoko Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautzako XXVIII. azokan parte hartu dute Artolazabal eta Beltrán de Heredia sailburuak

2019.eko irailak 01
  • Angosto´ko Santutegiaren ondoan, Villanañen, Añanako Landa Garapenerako Elkarteak antolatua
  • Añanako Kuadrillako landa- eta industria-enpleguaren egoerarekiko interesa

Villanañe, Añana, 19 09 01

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako, eta Barne sailburuak Beatriz Artolazabalek eta Estefanía Beltrán de Herediak Angostoko Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautzako XXVIII. azokan parte hartu dute gaur goizean. Arabako Villanañe herrian egiten den azoka honetako postuak bisitatu ditu, non tokiko produktuak erakutsi eta salgai jartzen dituzten -ogia, barazkiak, lekaleak, gaztak, marmeladak eta zukuak, eztiak, hestebeteak, haragiak eta ardoak, artisautza, eskualdeko ganadua, nekazaritzako makinak- baita Añanan lan egiten duten erakundeak ere.

Juan Carlos Ramírez-Escudero, Juan Carlos Medina, Jesús Berganzo alkatearekin, Eduardo Fernández eta Josean Galera diputatuarekin batera, barrutiko informazio-gunean zen Enpresarien eta Ostalarien Elkartearekin hitz egin du Artolazabal sailburuak. Azoka erakusketa batez eta merkatu batez osatuta egon da, nekazaritzako elikagaien sektoreko 70 ekoizle baino gehiagorekin, eta berreskuratu egin du abeltzaintzaren nabaritasuna; izan ere, egunaren berritasun nagusia izan da.

Artilezko lantegi batzuek jendaurrean erakutsi dute nola lantzen den lehengai hori. Gesaltza Añanako Bandak girotu du goiza taloez eta pintxoez hornitutako postuetan eta Bergüendako patata eta txorizo dastaketan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Ramírez Escudero, Eduardo Fernández, Juan Carlos Medina, Jesús Berganzo, Josean Galera, Itziar Gonzalo, Irma Basterra