Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gorliz Ospitalea bisitatu du bere mendeurrenean

2019.eko irailak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

100 urtean haurrentzako itsas erietxea izatetik garuneko erasanen errehabilitazioan erreferentziako ospitalea izatera iritsi da

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean bisitatu du garai batean itsas erietxea izan zena eta gaur egun Osakidetzaren Gorlizeko Ospitalea dena, aurten 100 urte betetzen baititu. Aukeraz baliatuz, mende osoan egindako lanagatik zoriondu ditu bertako profesionalak.

Bisitan lehendakariarekin batera izan dira Osasuneko sailburu Nekane Murga, Osasuneko sailburuorde Iñaki Berraondo, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde Fátima Ansotegi eta Osakidetzaren zuzendari nagusi Juan L. Diego, bai eta Gorlizeko Ospitaleko zuzendari-gerentea, Carmen Rodríguez, ere.

Bisitaren hasieran egin den lan-bileran, Gorlizeko Ospitaleko zerbitzuen berri eman diote lehendakariari ospitaleko arlo ezberdinetako arduradunek. Ospitaleak une hauetan 179 ohe eta 339 langile ditu.

Jarraian, Iñigo Urkulluk instalazioak bisitatu ditu, zehazki, errehabilitazio-terapietako unitateak eta Gorlizeko Ospitalearen ehungarren urtemugaren oroitzapenezko argazki-erakusketa, sortu zenetik gaur arterainoko historia osoa, Osakidetzan 1985ean integratu zenekoa barne, irudietan jasotzen duena.

Iñigo Urkullu lehendakariak eskertu nahi izan du ospitalea kalte zerebralaren errehabilitazioan erreferente bihurtu duten profesionalen lana: Hazten jarraitzeko egokitu izpirituari jarraitu dio Gorlizko Ospitaleak 100 urteotan, eta lorpen hori pazienteen eta erabiltzaileen konfiantzan eta osasunaren, administrazioaren eta zuzendaritzaren arloko profesional guztien arduraldian oinarritzen da.”

Osakidetzaren Gorlizeko Ospitalean konfiantza izan duten erakundeen eta pazienteen papera ere baloratu du Iñigo Urkulluk. Joan den urtean, 2018an, ospitaleratutako 2.300 bat pertsona artatu ziren bertan, eta kanpoko kontsultetan, berriz, 40.000 inguru.

Ospitalea 1919an hasi zen tuberkulosia zuten adingabeak artatzen, eta gaur egun traumatologiako errehabilitazioa, erredurak eta anputazioak dituzten pertsonena eta garuneko erasanena, eta ospitaleratzea eskatzen duten beste errehabilitazio-prozesu batzuk, egiten ditu. Zainketa aringarrien unitatea, egonkortze-unitatea eta susperraldi-unitatea ere baditu, eta, azpiakutuen ospitale gisa, fase horretan, bai akutuen ospitaleetan, bai egoitzetan edo etxebizitzetan, dauden prozesu klinikoetara egokitzen da. Horrez gainera, ospitalez kanpoko arreta ematen du Barrualdeko eta Uribeko ESIetako lehen arretako zentroetan.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @duequesada
    2019.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 @iurkullu ha visitado esta mañana el Hospital Gorliz, con motivo de su centenario ➕ https://t.co/pOBxTnNuNP https://t

  • @IMorocas
    2019.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 @iurkullu ha visitado esta mañana el Hospital Gorliz, con motivo de su centenario ➕ https://t.co/pOBxTnNuNP https://t

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    🏥 @iurkullu ha visitado esta mañana el Hospital Gorliz, con motivo de su centenario ➕ https://t.co/pOBxTnNuNP https://t.co/8CwplcP1wj

Ekitaldiko kargudunak