Eu

Beatriz Artolazabal: “Gobernu zentralarekin migrazio-kontuei buruzko lan-esparru egonkorra adostu dugu”

2019.eko irailak 04
  • “Sintonia antzeman dugu Lan Ministerioarekin, migrazio-politiken inguruan”
  • Topaketa Madrilen, Consuelo Rumí Migrazioetarako Estatuko idazkariarekin, migratzaileekin zerikusia duten gaurkotasuneko zenbait gai aztertzeko

 

Madril, 19 09 04

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Consuelo Rumí Espainiako Gobernuko Migrazioetarako Estatuko idazkariak, gaur goizean, Madrilen, honako hau sortzea adostu dute: “lan-mahai bat, migrazio-kontuen inguruan, migrazio- eta asilo-arloan harrera- eta integrazio-prozesuak hobetzeko”.

 

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin, Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarekin eta Mónica Hernando Eusko Jaurlaritzako Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarekin batera, Beatriz Artolazabalek topaketa izan du Consuelo Rumírekin, migratzaileekin zerikusia duten egunekotasuneko gaiak aztertzeko.

 

2018ko uztailaren 17an Madrilen izandako aurreko bileran, Eusko Jaurlaritzak Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioari honako dokumentu hau entregatu zion: “Eusko Jaurlaritzaren proposamena, Espainiako Gobernuarekin migrazio-erronkaren aurrean erantzun integrala eta Europako erantzuna eratzeko lan-agenda partekatzekoa”.  22 proposamen zehatz ziren, bost eremutan egituratuak: “Zeharkako ekintzak”, “Immigrazio erregularizatua”, “Errefuxiatuak”, “Egoera ez-erregularizatuko migratzaileak” eta “Bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarrak”.

 

Komunikazioaren eta koordinazioaren arloan, Eusko Jaurlaritzak eta Migrazioetarako Estatuko idazkariak elkarrizketarako esparru egonkorra adostu dugu, osotasunaren ikuspegitik beharrei, baliabideei eta gailuei buruzko analisia eta informazioa partekatzeko”, esan du Artolazabalek.

 

Artolazabalek honako hau gogorarazi du: “ahalegina erantzunkidetasunez banatzea, Share proposamenaren bidez. Hura aktiboki sustatzen da, honako hauetan aplikatzeko: autonomia-erkidegoen artean asilo-eskatzaileak banatzeko; autonomia-erkidegoetan bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak banatzeko, eta Europar Batasunaren barruan Europako estatuen arteko migrazio- eta asilo-erronkei erantzuteko erantzunkidetasun-akordioa bilatzeko.

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    ✳️ Gobernu zentralarekin migrazio-kontuei buruzko lan-esparru egonkorra adostu da 🔗 https://t.co/F9R3Ezdwkc 🔗 https://t.co/HUUtSkHuSg

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Consuelo Rumí