Eu

Artolazabal sailburuak zorionak eman dizkio Vitoria-Gasteizko alkateari, “Hiri Berde Global” titulua lortzeagatik

2019.eko irailak 07
  • Addis Abebako galaren ondoren, Euskadiko hiriburuak Vancouverrek, Vienak, Yokohamak eta Nantesek aurkeztutako hautagaitzak gainditu zituen
  • “Vitoria-Gasteiz hiri jasangarria, berdea, enplegu-sortzailea, solidarioa eta gero eta kohesionatuagoa da”, esan du Artolazabalek.

 

VG 07 09 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zorionak eman dizkio Vitoria-Gasteizko alkateari, Addis Abebako (Etiopia) aintzatespenaren ondoren; bertan, “Global Green City (Hiri Berde Global) izendatu dute. Besteak beste, Vancouver, Viena, Yokohama eta Nantes hiriburuek aurkeztutako hautagaitzak gainditu ditu. “Vitoria-Gasteiz hiri jasangarria, berdea, enplegu-sortzailea, solidarioa eta gero eta kohesionatuagoa da”, esan du Artolazabalek.

 

Vitoria-Gasteizko Udaleko ordezkaritza batek, Gorka Urtaran alkatea buru izanik, asteon Arabako hiriburuaren hautagaitza defendatu du NBEk Etiopian antolatzen duen Giza Kokaguneen Foro Globalean. Atzo arratsaldean, ebaluazio-batzordeak zabaldu zuen "Global Green City" saria jaso zuen hiria Vitoria-Gasteiz izan zela; Europako Hiriburu Berde izendatu zuten 2012an.

 

Batzordeak 85 adierazle aztertu zituen, horiek sei nagusitan banatuta: jasangarritasuna, ekitatea, identitatea, segurtasuna, oparotasuna eta zoriontasuna. Saria Urtaran alkateak jaso zuen; euskal hiriburuak jasangarritasunarekin eta “jendea ardatz hartuta pentsatuta dauden” hirien garapenarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen: “bizi-kalitate oneko hiriak, ikuspuntu ekonomikotik lehiakorrak direnak eta ingurumenean erreferente direnak”.

 

Urtaranek honako balorazio hau egin zuen sariaren gainean: “sariak berresten du Gasteizko politikak egokiak direla eta NBEren garapen jasangarrirako helburuen eta 2030eko Agendaren betearazpenarekin bat datozela”. “Sariak orain arte ezezaguna izan den lehen mailako nazioarteko proiekzioa dakar, eta ildo beretik lanean jarraitzeko pizgarria da, datozen urteotan aurrez aurre ditugun erronkei heltzeko”, esan zuen alkateak.

 

Addis Abebako galan, beste sari batzuen irabazleen berri ere eman zen: "Global Green Smart City", County Garden Forest City-rentzat, Malaysian, eta "Global Model os Smart Development", Udaipur (India) eta Ekisehir-entzat (Turkia).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak