Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak 93.000 euro bideratzen ditu eskola esparruko elkarte eta kooperatibetarako, 2019-2020 ikasturtean jarduera fisikoa sustatzeko (Gobernu Bilera 2019-09-10)

2019.eko irailak 10

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean onartu du, Osasun Sailak proposatuta, Guraso Elkarteei, ikasleei eta Irakaskuntza Kooperatibei zuzendutako 93.000 euroko laguntzen deialdia. Laguntza horiek bideratuko dira eskola-ingurunean jarduera fisikoa sustatuko duten ekimenetara, betiere ikasleen osasuna hobetzeko helburuarekin.

Laguntza horiek biltzen dira Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak jarduera fisikoaren sustapenarekin eta sedentarismoaren prebentzioarekin duten konpromisoaren barruan, osasunarentzat onuragarriak diren heinean —2013-2020 Osasun Planaren eta Euskadi Mugiment Estrategiaren helburuak dira horiek—.

Jarduera fisikoa ikasleen osasun fisikorako onuragarria izateaz gain, ongizate psikikoa errazten du eta memoria eta errendimendu akademiko hobetzen ditu, baita pertsonen arteko harremanak ere.

Testuinguru horretan, deialdi honen bidez, helburu hauek dituzten proiektuen garapena finantzatuko da 2019-20 ikasturtean:

  • Hiri-espazioek joan-etorri aktiboetarako eta seguruetarako eskaintzen dituzten aukerak baliatzera zuzenduko diren eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea.
  • Eskoletako jolastokiak dinamizatzea eta/edo jolasteko aukerak, jarduera fisikoa eta pertsonen arteko harremanak sustatuko dituzten espazio bihurtzea, ikastorduetan zein ikastorduez kanpo.
  • Jarduera fisikoa familian egin dadin sustatzea, hala nola mendirako txangoak, bizikleta-irteerak, patinetan paseatzea edo familiako joko-jarduerak.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko