Eu

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-09-10)

2019.eko irailak 10
  • Diru-laguntzak udalerrien bidez banatuko dira, biztanle-kopurua aintzat hartuta zehaztuta
  • Basauriko eta Langraiz Okako udalek, EAEko bi espetxe dauden udalerriek eta Zumarragako udalak, adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, 1.850 euroko diru-laguntza osagarria jasoko dute
  • Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegiak

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 459.325 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude: 

BIZTANLEAK

ZENBATEKOAK

Biztanle 1 eta 499 bitartean

750 euro

500 eta 999 bitartean

875 euro

1.000 eta 2.999 bitartean

1.850 euro

3.000 eta 6.999 bitartean

2.650 euro

7.000 eta 19.999 bitartean

3.650 euro

20.000 eta 29.999 bitartean

4.625 euro

30.000 eta 39.999 bitartean

5.725 euro

40.000 biztanletik gora

7.425 euro

 

Gainera, Euskadiko bi espetxe dauden udalerriek, Basaurik eta Langraiz Okak, eta adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, Zumarragak, 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:

  • Araba/Álava: 175 euro
  • Bizkaia: 440 euro
  • Gipuzkoa: 750 euro

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita. 

BAKE EPAITEGIAK

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea. 

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko