Eu

Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, enpresaren instalazioak bisitatzen izan da, Jundizeko industrialdean, Gasteizen.

2019.eko irailak 12
  • Bloke logistikoan kalitatezko 160 lanpostu egonkor sortuko dira 2019an; trebakuntzaren eta barne-sustapenaren aldeko apustua egin da, eta langileek gehiegizko esfortzua egin behar izatea saihestu da.

 VG 2019 09 12

Mercadonak jakinarazi du 2019an 160 lanpostu sortuko dituela Euskadiko bere bloke logistikoan, Jundizeko industrialdean, Gasteizen. Supermerkatu-kateak 360 langile ditu gaur egun Gasteizko bere bloke logistikoan (bloke horretatik hornitzen ditu Euskadiko, Nafarroako, Errioxako eta Burgosko supermerkatuak). Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, instalazioak bisitatzen izan da, bertatik bertara ikusteko nola jarri den martxan proiektu berria eta haren xehetasunak ezagutzeko. “Enplegu berria sortzeari buruzko datuak positiboak dira Euskadirentzat; gainera, lanpostu egonkorrak dira” adierazi du Beatriz Artolazabal sailburuak.

Fran Maeztu´k, Mercadona´ko Giza Baliabideen Euskadiko zuzendariak, honela azaldu du: “Hiru ardatz ditu Mercadonaren giza baliabideen politikak: enplegu egonkorra sortzea —kontratu mugagabeen bidez—, trebakuntzaren eta barne-sustapenaren aldeko apustua egitea, eta —batez ere logistikaren arloan— langileek gehiegizko esfortzua egin behar izatea saihestea”.

Horrekin lotuta, Melika Dezfoli Mercadonaren bloke logistikoaren koordinatzaileak azaldu duenez,  “haragi, fruta eta barazkien paletak prestatzeko erabiltzen duten biltegiratze-sistema berriak picking zubi-garabia) gehiegizko esfortzuak saihesten ditu prozesu osoan, merkantzia jasotzen denetik hasi, eta dendetara banatuko diren paletak osatu arte; gainera, produktuen manipulazio egokia bermatzen du, bai eta haien kalitatea ere”.

2018aren itxiera-datuen arabera, 106 milioi euro inbertitu zituen Mercadonak Gasteizko bloke logistikoan. Gaur egun, martxan dira jada produktu lehorren eremuak (produktu ez-galkorrak), freskoenak (produktu galkorrak), izoztuenak eta ontzienak. Logifruit hornitzaileak kudeatzen du ontzien eremua. Horrez gain, ogia egiteko instalazio bat martxan jartzeko azken urratsak egiten ari dira, eta produktu lehorren instalazio automatizatua eraikitzeko lanetan ari dira.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 18 denda ditu Euskadin, eta 1.800 langile baino gehiago, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Tokiko produktuaren aldeko apustuari esker, 2018an, 442 milioi euroko erosketak egin dira —aurreko urtean baino % 4,5 gehiago—, eta 73,5 milioi euro inbertitu dira Euskadin. Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 921 tona eman ditu Mercadonak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagaien bankuekin eta Gasteizko

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Francisco Maeztu, Melika Dezfoli