Eu

Hirukidek Beatriz Artolazabali “umeek pertsona hobeak eta gizarte hobea izatera bultzatzen gaituzte” izeneko gizarte-sareetako sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu dio

2019.eko irailak 12

VG 2019 09 12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Hirukide - Euskadiko Familia Ugarien Elkarteko ordezkariekin, hurrengo sentsibilizazio-kanpaina aztertu du; Hirukidek urrian garatuko du, gizarte-sareetan, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, “umeek pertsona hobeak eta gizarte hobea izatera bultzatzen gaituzte” izenarekin.

Natalia Díez-Caballerok, Ignacio Guineak, Gorka Álvarezek eta Pablo Larrabidek Beatriz Artolazabal sailburuarekin eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin 65 urtetik gorako biztanleen hazkuntzari eta 19 urtetik beherako biztanleen murrizketari buruzko Europako zenbait datu demografiko komentatu dituzte.

Artolazabalek “familiaren balioa gizartearen oinarri gisa” gogorarazi du. Eusko Jaurlaritza eta Hirukide bat datoz honako honetan: “kultura-aldaketen ondorioz eta laneko eta gizarteko beste motibo ekonomiko batzuk tarteko, aldatu egin dira biztanle-piramideak; beraz, sentsibilizazio-ekintzak behar dira”.

Hirukideren kanpainaren helburua da “gizartea seme-alabak izateak duen garrantziaz sentsibilizatzea”, eta urrats berriak hasi ditu seme eta alabak dituzten familiekin gizarte inklusiboagoa lortzeko, eta gazte eta bikoteei ilusioa eragiten duen mezu positiboa ematen die. Hirukidek sareetan sentsibilizazio-bideoak eta lotutako zenbait informazio banatuko ditu

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Natalia Díez Caballero, Pablo Larrauri