Berriak Lehendakaritza
Eu

Jonan Fernándezek positiboki baloratu du Auzitegi Nazionalaren sententzia ETAko makos fronteko 47 kideei egindako epaiketan

2019.eko irailak 16

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Zuzendari Nagusi Jonan Fernándezek positiboki baloratu du Auzitegi Nazionalak eman duen sententzia ETAko talde terroristako makos fronteko edo kartzela fronteko 47 kideei egindako epaiketan.Jonan Fernándezek nabarmendu duenez, bizikidetzari lagunduko dio sententzia horrek.

47 akusatuek onartu dituzte banan-banan gertakariak, epailearen aurrean akusatuak izatea eragin dutenak, horrek esan nahi baitu KT/Koordinazioa taldeko kide zirela edo taldeari lotuta zeudela aitortu izana.Hala, akordio batera iritsi dira eta kartzela-zigor arinak beteko dituzte akusatuek, eta denbora-tarte labur bat emango dute bik presondegian.Idazkariaren hitzetan, halako akordioek aukera ematen dute kondena-egoera jakin batzuk gainditzeko eta aurrerapausoak emateko.Hala, adierazi duenez, justizia errestauratiboak gaitu egiten ditu mekanismoak Euskadik bizitakoak bezalako egoerak gainditzeko.“Akordioa erreferentzia bat izan daiteke beste prozesu batzuetarako”, gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak