Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Kulturaren Euskal Kontseiluaren bileran

2019.eko irailak 16

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Kulturaren Euskal Kontseiluaren bileran, Donostiako Tabakaleran. Gaurko bileran berarekin izan dira, baita ere, Joxean Muñoz, Kultura sailburuordea; Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea; eta Aitziber Atorrasagasti, Kultura Sustatzeko zuzendaria, Jaurlaritzaren beste kideen artean. Haiekin batera izan dira, halabere, Kontseilua osatzen duten Kulturaren arloko ordezkariak.

Gaurko saioan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Plana 2020-2020 aurkeztu dute, bai eta generoa kultur arloetan aztertu duten ikerketak ere.

Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du. Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak