Eu

Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sinatu du Europeana Fundazioarekin liburutegi digital hau  euskaraz ere kontsultatua izan ahal izateko (Gobernu Bilera 2019-09-17)

2019.eko irailak 17
  • Europako erakunde esanguratsuen bilduma digitalizatuak biltzen ditu atariak, eta 28 hizkuntzatan kontsultatu ahal izango da, tartean euskaraz

Eusko Jaurlaritzak protokolo bat onartu du, bere gaurko saioan, Europeana Fundazioarekin liburutegi digital horren interfaz-a euskaraz egon dadin. Atari honek Europar Batasuneko 28 Estatu kideetako erakunde esanguratsu bilduma digitalizatuak biltzen ditu eta, protokoloari esker, euskara bilakatuko da atari honek eskaintzen duen 28. hizkunt

Une honetan liburutegi digital prestigiotsu hau 27 hizkuntzatan kontsultatu daiteke, horien artean gaztelaniaz eta katalanez. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako hitzarmenari esker euskaraz ere kontsultatu ahal izango da, ondare-bildumetarako hedapena eta sarbidea bideratuz www.europeana.eus webgunearen bitartez.

Europako 28 Estatu kideen ekarpenei esker, Europeanako funtsen artean kontsultatu daitezke liburuak, filmak, margolanak, egunkariak, soinu-artxiboak, mapak, eskuizkribuak eta bestelako artxiboak. Europako ondarearen ataria bezala definitzen da Europeana. Bestalde, Eusko Jaurlaritza lanean ari da Europeanarentzat erreferentziazko iturria izateko EAErekin lotutako eduki digitalak eransteko orduan (orain Hispanaren bidez egiten da lan hori).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko