Berriak Lehendakaritza
Eu

Argentinako Santa Fe probintziako ordezkaritza bat Euskadin izan da bisitan

2019.eko irailak 18

Argentinako Santa Fe probintziako ordezkaritza bat Euskadin izaten ari da bisitan. Ordezkaritza 5 pertsonez osatuta zegoen, tartean probintziako bi senatari eta diputatu bat. Bisita horren xedea izan da instituzioen eta sektoreen arteko topaketak izatea eta horiek aurrera eramaten ari diren politika publiko arrakastatsuak ezagutzea.

Zehazki, Euskadin izan diren bitartean ordezkaritza horrek bilerak egin ditu Lan eta Justizia Saileko María Jesús Carmen San José sailburuarekin eta zentroak bisitatu ditu gazte-justiziako planak nola garatzen diren bertatik bertara ikusteko. Era berean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko arduradunekin bildu dira eta Ertzaintzaren polizia-eredua eta Gardentasun eta Gobernu Irekiko politika ezagutu dituzte.

Horrez gain, Santa Feko ordezkaritza hori bildu da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin, Euskal Trenbide Sarearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin, Uraren Euskal Agentziarekin eta Euskadiko Teknologia Parkeekin.

Argentinan biztanle gehien duen hirugarren probintzia da Santa Fe (3.1 milioi biztanle) eta Argentinako nekazaritza-esportazioko portu nagusia dago bertan. Horrez gain, Rosario hiria da herrialdeko industria-gunerik garrantzitsuenetako bat eta Rafaela hiria berrikuntza-poloa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko