Eu

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak kontzientziazio jardunaldi bat antolatu du Lanbide Heziketa arloko zuzendariak kontzientziatzeko

2019.eko irailak 19

2018tik, Hezkuntza Sailak eta zentroak irakasleei zibersegurtasun arloko prestakuntza emateko ekimenak sustatu ditu

 

Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, kontzientziazio jardunaldi bat antolatu du ostegunean, Lanbide Heziketa arloko langileei zuzenduta. Ekitaldian Lanbide Heziketa zentroetako zuzendariak izan dira, eta hainbat gai landu dituzte; hala nola, zibersegurtasunaren egungo egoera Euskadin (mehatxuak eta arriskuak barne), esku artean ditugun aukerak eta etorkizunera begirakoak, eta batez ere, Lanbide Heziketak profesional kualifikatuak prestatzeko orduan dauka egiteko garrantzitsua.

Jardunaldia bukatzeko, Zibersegurtasunerako Euskal Zentrora bisita egin da, Arabako Parke Teknologikoan. Bertan azaldu zaie zein den zentroaren egitekoa eta nola lagun dezakeen zibermehatxuen aurrean prestatuago dagoen gizarte bat egiten; gizarte seguruago bat, alegia.

Ziberkrimena negozio profesionalizatu bihurtu da azken urteetan. Hori horrela izanik, erabiltzen dituzten teknika, taktika eta prozedurak etengabe garatzen ari dira, eta horrek asko zailtzen du zibersegurtasun arloko langileen lana. Sagua eta katuaren arteko jokoa da.

Etekin ekonomikoak lortzeko asmoz, zibergaizkileak lehen aritzen ez ziren esparruetan ere sartzen ari dira, hala nola, Industrian.  Beraz, gaur egun eskaera handia dago sektore horretako profesionalen aldetik, eta, aurreikuspen guztien arabera, joera hori mantendu egingo da.

Egoera horri erantzuna eman ahal izateko, Eusko Jaurlaritza hainbat ekimen babesten ari da, bestelako organismo publiko eta pribatu batzuen bidez, adingabeen zibersegurtasun arloko bokazioa sortzeko.

2018an, Hezkuntza Sailak eta Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak arlo horretako prestakuntza programa bat jarri zuten martxan. Helburua da irakasleek aspektu horiek beren informatika programetan txertatzea, ikuspuntu praktiko batetik. Horrela, ikasle horiek baliabide gehiago izango dituzte lan merkatuan.

Era berean, zentroak CyberHaurrak izeneko programa ere garatu du. Horren baitan, adingabe, irakasle eta guraso elkarteei zuzendutako kontzientziazio jardunaldiak ematen dira, eta lanbide heziketako zentroekin zuzenean lan egiten da, honakoekin, esaterako: Maristak-Durango Ikastetxea, IES Xabier Zubiri Manteo BHI e IES UNI Eibar-Ermua. Asmoa da ekimen horietan dabiltzan ikasleen lan aukerak erraztea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Diéguez