Eu

URAk Abetxukoko auzokideei azalduko dizkie Zadorraren ur-goraldiei aurre egiteko lanen II. fasearen nondik norakoak

2019.eko irailak 24

URAko lan-arduradun Aitziber Urquijok, gaur, arratsaldeko 19:30tan, Abetxukoko auzokideei azalduko dizkie Zadorraren ur-goraldiei aurre egiteko lanen II. fasearen nondik norakoak, Abetxukoko Auzokideen Uribeguela kaleko egoitzan.

Abetxukoko Auzokideen Elkarteak “Abetxuko Bizirik” jardunaldiak antolatu ditu: Mikelin 2019 jaialdiaren mugarrietako bat. Jardunaldiotara, Abetxukoko auzokide eta Zadorra ibaiaren aditu Rafa López de Ullibarri gonbidatu dute: urtegiek Zadorra ibaiaren izaera erregulatu aurretiko oroitzapenak eskaintzeko. Era berean, Auzokideen Elkarteko Ingurumen batzordeak partu hartuko du.

Lanon II. faseko hainbat lan burutu dira jada: Gasteizko ur-horniduraren hodi nagusia ibai-ohe azpitik igaroarazteko bypass-a, oinezkoentzako pasabide estu bat (ur-horniduraren honi nagusiak eusten zuen pasabide hori) beste zabal eta altuago batengatik ordezkatu da,  eta Abetxukoko zubi zaharra berreskuratu eta hidraulikaren ikuspuntutik ere egokitu egin da, urari biderik ez oztopatzeko.

Aurki, II. fase hori burutzeko lanoi ekingo zaie: alegia, Zadorrari beso edota ur-goraldientzako kanal berri bat. Hartara, urak gora egiten duenerako, urak era kontrolatuan aise zabalduta ere, gune horretan eusteko, eta, Gasteizko iparraldeko trama urbanoa ondo defendatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak