Berriak Lehendakaritza
Eu

Bikaintasunezko ikerketaren eta berrikuntzaren alde apustu egiten jarraitzea defendatu du Lehendakariak

2019.eko irailak 30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, Passion for Knowledge 2019ren inaugurazio-ekitaldian izan da.

Lehendakariak agerian utzi du Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa, bikaintasunezko ikerketaren eta berrikuntzaren alde apustu egiten jarraitzekoa. Azaldu duenez, orain “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030” ari dira prestatzen.Bestalde, “STEAM Estrategia” aipatu du, prestakuntza eta dibulgazio zientifiko/teknikoa bultzatzeko; bereziki, gazteengana eta emakumeengana hedatzen den konpromiso batekin.Lehendakariak esan duenez, Passion for Knowledge funtsezko ekarpen bat da Estrategia honetarako.

Lehendakariak nabarmendu duenez, bizi garen gizartearen aldaketaren eragileetako bat izan da zientzia.“Zientzia ulertzeak aukera ematen digu gure gizartea hobeto ezagutzeko”, adierazi du. Klima-aldaketaren gaiari helduta, Lehendakariak adierazi duenez, konbentzituta dago zientziaren eta nork bere erantzukizunaren eskutik etorriko dela soluzioa.“Zientziak lagunduko digu soluziobideak aurkitzen”, adierazi du.

Passion for Knowledge elkargune bat, zientziari, baita etorkizunari ere, zuzendutako begirada bat dela azaldu du Lehendakariak.“Elkarraldi hau gonbidapen bat da aurrerabiderako zientziak ezaugarri dituen espiritu egonezina, kritikoa, inkonformista eta eskakizun handikoa mantentzeko”, zehaztu du.

Passion for Knowledge

2019ko edizioan, Passion for Knowledge sei jardunalditan egingo da, datorren irailaren 30etik urriaren 5era arte; aurreko urteetan baino egun bat gehiago, ekitaldi desberdinekin Donostia, Bergara, Bilbo eta Iruñea artean banatuta.Zazpi Nobel Sarik parte hartuko dute, Barry Barish estatubatuarrak, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak