Eu

Eusko Jaurlaritzak modu zentralizatuan kontratatuko du energia-iturri berriztagarrietatik abiatu %100ean sortutako energia elektrikoa (Gobernu Bilera 2019-10-1)

2019.eko urriak 01

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du energia-iturri berriztagarrietatik abiatu %100ean sortutako energia elektrikoaren horniduraren kontratazio zentralizatua, EAEko Administrazio Orokorraren, bere sektore publikoaren hornidura-puntuetarako. Horren helburua da Euskal Administrazio Publikoa energiaren aldetik eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dadin sustatzea, eta energia elektrikoaren horniduraren kudeaketa arrazoizkoagoa lortzen saiatzea.

 

Kontratazio horri dagokion gastua 73.507.586 eurokoa da guztira, eta urte anitzeko banaketa hau du:

2020: 36.753.793 €.

2021: 36.753.793 €.

Euskadiko Energia Estrategiak energiaren aldetik eraginkorragoa eta jasangarriagoa izango den Euskal Administrazio Publikoa sustatu nahi du. Helburu horrekin, energia elektrikoaren gastua aurrezteko neurrietako bat da energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko garaian kudeaketa eraginkorra lortzea; kontuan hartuta, gainera, euskal administrazioetako energia elektrikoaren kontsumoa, gutxi gorabehera, Euskadiko zerbitzuen sektoreko kontsumoaren % 30 dela.

Azken batean, energia elektrikoaren erosketa zentralizatua tresna egokia da EAEko sektore publikoak bere eraikin eta instalazioetan bere gain hartzen dituen prezioak optimizatzeko.

  

2008 ezkero, Euskal Administrazio Publikoak iturri berriztagarrietatik sortutako energia hornitzea sartu du kontratuaren xedean, eta, gaur egun, hornidura % 100ean energia berriztagarriekin egitea gauzatze-baldintza berezia da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko