Eu

Eusko Jaurlaritzak, Sevillan, 2015-2020rako Zahartze Aktiboaren Estrategia aurkeztu du, beste administrazio batzuentzako erreferentziala dena

2019.eko urriak 01
  • Lide Amilibia sailburuordeak “hobeto zahartzeko aurrea hartu eta prebenitzeko” ekintzak nabarmendu ditu
  • Adventage Joint Action-en III. Topaketa, Sevillan: “Independentzia eta autonomia sustatzeko egungo neurriak” mahai-ingurua
  • Bihar, asteazkenean, Euskadi bisitatuko du AAIDD Adimenaren eta garapenaren desgaitasunari buruzko Ameriketako Elkarteko ordezkaritza batek

 

Sevilla, 2019 10 01

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, Sevillan, 2015-2020rako Zahartze Aktiboaren Estrategia aurkeztu du, eta honako hau nabarmendu du: “hobeto zahartzeko aurrea hartu eta prebenitzeko ekintzak; horrela, zahartzen diren pertsonen autonomia eta independentzia sustatzen da, zeharkako prebentzio-politiken ezarpenaren eta beren bizi-proiektuari buruzko erabakiak hartzearen bidez”.

 

Amilibiak Cajasol fundazioan parte hartu du, Sevillan, Adventage Joint Action-en III. Topaketan, “Independentzia eta autonomia sustatzeko egungo neurriak” mahai-inguruan.

 

Sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eremu horretan garatzen dituen ekintzak nabarmendu ditu, besteak beste: zahartze aktiborako eta osasungarrirako gida, Osasun Sailarekin batera egin dena; etxebizitza lagunkoierako eta dementziekin lagunkoia den etxebizitzarako gidak, edo saltokietarako eta, besteak beste, jatetxe-establezimenduetarako lagunkoitasun-gida.

 

Jardunaldiaren helburuak dira zahartze osasungarria sustatzea, hauskortasuna sasoiz detektatzea, zahartzeari eta adinagatiko bazterketari buruzko aurreiritziak eta adinekoen eginkizuna zahartzeari buruzko politika publikoaren garapenean.

 

Lide Amilibiak azaldutako gaien artean, Eusko Jaurlaritzak Betion Telelaguntzako Zerbitzuaren bidez eskaintzen duen zahartze aktiboari eta osasungarriari buruzko euskal programa beste administrazio batzuk eta topaketan parte hartzen duten beste profesional batzuek gehien erakarri dituena izan da; programak zerbitzuko erabiltzaileen autonomia sustatzen du eta, horretarako, arreta pertsonalizatua eskaintzen die.

 

Parte-hartzea

“Betionen bidez –esan du Amilibiak–, osasuna, segurtasuna, gizarteko parte-hartzea edo bizitzan zeharreko ikaskuntza sustatzeko kanpaina bereziak eskaintzen dira. Kanpaina horiek telefono bidezkoak, tailerretan edo hitzaldietan izan daitezke, edo diptiko eta giden bidezkoak”.

 

Bihar, asteazkenean, AAIDD Adimenaren eta garapenaren desgaitasunari buruzko Ameriketako Elkarteko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du; elkartea mundu-mailan prestigio gehien duen elkarteetako bat da adimen-desgaitasunaren arloan, eta aitzindaria da pertsonak oinarri dituen arreta-ereduaren ezarpenean. Amilibiarekin batera, topaketan, Gorabideko presidenteak eta gerenteak eta Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatuak parte hartuko dute. Eusko Jaurlaritzak Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen edukia eta irismena zehaztuko dizkie.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak