Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal diasporaren %61ek adierazi dute Euskadira itzuli nahi dutela

2019.eko urriak 02
  • Eusko Jaurlaritzak azterlan bat argiratu du kanpoan bizi den euskal komunitatearen jarrerak eta iritziak ezagutzeko

Euskal lurraldetik kanpo diren 10 lagunetik 6k diote Euskadira itzultzeko asmoa dutela, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu duen azterlan baten arabera. Inkestatutako lagunen %46k uste dute euskal lurraldera itzuliko direla baina ez daude ziur, eta %15ek diote bere egonaldia aldi baterako dela eta euskal lurraldera itzuliko direla.

Azterlana iragan ekainaren eta abuztuaren bitartean egin zen, euskal lurraldetik kanpo bizi diren euskal herritarren jarrera eta iritziak ezagutzeko beren nortasunari, euskal kulturarekin duten loturari, Euskal Etxeekiko harremanari eta kanpoan den euskal komunitaterako Eusko Jaurlaritzaren programen ezagutza eta balorazioari buruz. Postaz eta on line egindako 3.241 elkarrizketaren bitartez osatu zen lagina.

Azterlanaren arabera, “diaspora historikoa” osatzen duten lagunek 31,3 urte daramate kanpoan, batez beste; “diaspora berrian”, ordea, %35ek mende honetan migratu dute.

Galdetegiari erantzun dioten lagunei euskalduntasunari buruz gehien interesatu zaizkien alderdiak dira historia (%44k aipatu dute bi nagusien artean), tradizioak (%42), euskara (%40) eta gastronomia (%19). Bestalde, %44k diote parte hartzen dutela Euskal Etxeek antolatutako jardueretan.

Informazio gehiago

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak