Eu

Eusko Jaurlaritzak, beste urte batez, bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin bat egin du

2019.eko urriak 06

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak Bilbon egin den, “Bularreko Minbiziaren Aurkako VI. Lasterketan” parte hartu du gaur.  ACAMBI-k, Bizkaiko Bularreko Minbiziaren Elkarteak, antolatzen du lasterketa eta minbizia mota hau ikertzeko dirua biltzeko helburuz egiten da. Aurten, batutakoa, CIC Bioguneko María del Mar Vivanco medikuaren ikerketa taldera bideratuko da.

Osasun sailak eta Osakidetzak ere parte hartu dute lasterketan. Mikel Sánchez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio sanitarioko zuzendaria; María Aguirre, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria; eta Iñaki Gutierrez, Antolaketa eta Kudeaketa Berrikuntzarako zuzendaria izan dira bertan.

Josu Erkorekak ekitaldiaren aurretik egin dituen adierazpenak hemen dituzue entzungai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)