Eu

Kultura, Euskara eta Kirol Batzordea (2019/10/09)

2019.eko urriak 09

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Jokin Azkue HABEko zuzendariak agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Euskara, Kultura eta Kirol Batzordean, 118/2018 Legez besteko Proposamena, udal-euskaltegien sareari buruzkoa, nola betetzen den azaltzeko. Azaldu dutenez, Proposamen hori betez, Eusko Jaurlaritza dagoeneko hasi da euskaltegien eta hizkuntza eskolen sareak azken 10 urteetan izan dituen emaitzen azterketa egiten, baita helduen euskalduntzearen alorrean beharrezkoak diren baliabideen ebaluazioa egiten ere.

Horrela, gaurko batzordean Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak datu ugari eman ditu euskaltegien errealitateari buruz gaur egun. Edonola ere, nabarmendu dutenez, Eusko Legebiltzarrak eskatuta egindako bi azterketek aukera emango dute euskaltegien errealitatearen gaineko argazki adierazgarria izateko.

Gai-zerrenda:

- 1. Akta

2019ko irailaren 12an egindako bilkurarren akta irakurri eta, hala badagokio, onestea.

- 2. Batzordeak eskatutako agerraldia

Azalpenak eman ditzan udal-euskaltegien sareari buruzko 118/2018 Legez besteko Proposamena betetzeari buruz (11\10\06\03\00679)

Egilea: Zabala Artano, María Pilar (EP LT)

Nori zuzendua: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, sailburua

- 3. Beste batzuk

Eskariak eta galderak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak