Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailburuak “pertsonen onerako” erakunde-lankidetzagatiko eskerrak eman ditu, Arabako Ospitale Psikiatrikoaren 25. urteurrenean

2019.eko urriak 03

Nekane Murgak “erkidegoari zabalik dagoen, modernoa den eta tratamenduetan espezializazio handikoa den” zentro horren ekarpenaren balioa azpimarratu du

Urteurrena dela eta, solasaldia antolatu da; bertan, zenbait eremutako adituek osasun mentalaren, jarduera fisikoaren eta ingurumenaren arteko harremana aztertu dute

 

Nekane Murga Osasun sailburua gaur Arabako Ospitale Psikiatrikoaren 25. urteurrena dela eta antolatu den ekitaldiko buru izan da. Bertan, eguneko zentroarekin lanean ari diren erakundeetako ordezkariak izan dira, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta elkarteak, beste batzuen artean. Sailburuak eskerrak eman ditu erakunde horiek guztiek ospitalera bertaratzen diren pertsonen onerako duten konpromisoa eta elkarlana; “erkidegoari zabalik dagoen, modernoa den eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako tratamenduetan espezializazio handikoa den” zentroa dela gogorarazi du.

Arabako Ospitale Psikiatrikoa, ehun urteak beteak dituen Elurretako Ama Birjinaren Ospitale Psikiatrikoaren oinordekoa, Osakidetzaren Arabako Osasun Mentalaren Sarearen barruan dago. Urtean, 15.000 paziente baino gehiagori ematen die arreta eta 90.000 kontsulta baino gehiago egiten ditu, bertako egituren bidez: ospitale psikiatrikoa, osasun mentaleko zentroak (Salburua eta Zabalgana), Adikzioen Orientazio eta Tratamendu Zentroa, Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzua eta Haur eta Gazteen Psikiatria Unitatea.

Ospitale Psikiatrikoak, gaur egun, hiru arlo handi ditu: azpiakutuak, errehabilitazio intentsiboa eta errehabilitazio funtzionala. 160 ohe ditu eta, urtero, 200 ospitaleratze inguru ditu. Gainera, bertako zerbitzuen artean, abangoardiako programak eta unitateak daude, besteak beste: Psikosi Errefraktarioko Unitatea eta egoitzetako Arreta Psikiatrikorako Programa.

Sailburuak, gaur, eskerrak eman ditu ospitalean dauden profesional guztien lanagatik, “izan ere, beren dedikazioaren bidez, ospitale hori arreta psikiatrikoan erreferentziazkoa izaten jarraitzea egiten dute".

 

JARDUERA FISIKOA ETA OSASUN MENTALA

Ekitaldi nagusia solasaldia izan da: “Osasun mentala ingurune jasangarrian garatuz”. Bertan, osasun mentalaren eta kirolaren, naturaren eta ingurumenaren artean dagoen harremana aztertu da. Horretarako, arloko hiru aditu izan dira.

Emiliano Bruner, Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko ikerketa-arduraduna; “En el País de nunca jamás: historias de evolución y domesticación de homínidos” izeneko hitzaldia eman du. Sara Maldonado Martín, UPV/EHUko Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko Saileko irakaslea; “Actividad física y su influencia en la actividad mental” hitzaldia eman du. Luis Andrés Orive, Gasteizko Udaleko Ingurumen Azterlanen Zentroko zuzendaria; “Soluciones basadas en la naturaleza. Bienestar para todos. Su reflejo en la salud mental” izeneko hitzaldia eman du. Ekitaldia Estíbaliz Ruiz de Azúa kazetariak gidatu du.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 3a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak