Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren iritziz, gaur lekualdaketa-lehiaketa ireki eta iraunkorraren inguruan hartu den akordioa “laneko kontziliazioaren mesederako da”

2019.eko urriak 02

Gaur Sindikatu Medikoarekin eta UGTrekin sinatutako dokumentuak lan-hobekuntzetan du eragina; izan ere, bermatu egiten du Osakidetzako langileen mugikortasuna, “aldizka, azkar eta gardentasunez”

 

Osakidetzak eta Osasun Sailak gaur Sindikatu Medikoarekin eta UGTrekin lekualdaketa-lehiaketa ireki eta iraunkor orokorraren oinarriak ezartzeko adostutako akordioaren balorazio positiboa egin dute; izan ere, horrek eragina izango du Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzen hobekuntzan eta enpleguaren kalitatearen onerako izango da. Akordioa 2017ko ekainaren 23an Osasuneko Mahai Sektorialean hartutako aurreakordioaren Jarraipen Batzordearen barruan adostu da.

Lekualdaketa-lehiaketa ireki eta iraunkorraren eredu horrek bermatu egiten du Osakidetzako langileen zerbitzu-erakundeen arteko mugikortasunerako eskubidea aldizkako sistema azkar eta gardenaren bidez antolatzea eta, horrela, lanaren, familiaren eta norberaren bizitzaren kontziliazioari bide ematea.

Era berean, topaketa horretan bertan, akordioa sinatu da Sindikatu Medikoarekin, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan Behin Betiko Barne Mugikortasunaren bidez postuak betetzeko jarraituko diren irizpide orokorren inguruan. Horrela, prozesuari homogeneotasun handiagoa ematen zaio ESIetan eta, horrela, postua aldatzeko aukerei bide eman eta lan-baldintzak hobetzen dira.

Bi akordio horiek Mahai Sektorialean aurkeztuko dira, organo hori eratzen duten gainerako sindikatuek kontuan har ditzaten, eta 2017an hartutako konpromisoen barruan sartzen dira.

Osakidetzak eta Osasun Sailak negoziatzeko eta elkarrizketan jarduteko duten borondatea berretsi dute, gaur adostutako bi akordio horiek erakusten duten bezala.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau