Eu

Beatriz Artolazabalek gazteak eta adinekoak “minbizia nola prebeni, trata eta gaindi dezakegun jakitera” animatu ditu

2019.eko urriak 06
  • Minbiziaren aurkako Arabako elkarteak antolatutako Vitoria-Gasteizko martxan parte hartu du

VG 06 10 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Vitoria-Gasteizko Minbiziaren aurkako Martxan parte hartu du; bertan, gazteak eta adinekoak “minbizia nola prebeni, trata eta gaindi dezakegun jakitera” animatu ditu.

Patxi Ormazabal, Pablo Larrabide, Maite Bañares eta Idoia Knörrekin batera, Artolazabalek Euskadiko hiriburuko Arca plaza zentrikoa eta Armentiako San Prudentzio basilika banatzen dituen ibilbidea egin du.

“AECCk bizitza osasungarrirako ohiturak sustatzen ditu eta, hori dela eta, martxan jarri gara eta, horretarako, zenbait hiriburutan garatu den ekimen honekin bat egin dugu”, esan du Artolazabalek, martxaren hasieran. Bertan, familia askok parte hartu dute; 6 kilometroko ibilbidea amaitzean, Plaza Berriko jaialdi batean batu dira, eta, bertan, pintxopote solidarioa eta Zumbako eta Gbox-eko klase bat egon dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Patxi Ormazabal, Pablo Larrabide, Idoia Knörr