Eu

Artolazabal: “Deustok eta Salesianosek Ingeniaritza Robotikoaren Gradu Dualaren garapenean lortu duten akordioak aukera ematen du prestakuntza arautuaren eta lanbide-esperientziaren bide batzuetatik beste batzuetara igarotzeko”

2019.eko urriak 07
  • “Ingeniaritza robotikoaren gradu dual honen esperientziak jakintzaren arlo aurreratuenetan du eragina, eta gure enpresen etorkizunerako aplikazio praktikoa dakar”
  • “Fabrikaziotik eta automatizaziotik eraldaketa digitalak dakartzan erronkek dagoeneko hemen diren gizarte-aldaketak dakartzate”

Deustu, 19 10 07

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Deustoren eta Salesianosen artean Ingeniaritza Robotikoko Gradu Dualaren garapenean adostutako akordioa goraipatu du: “horrek zubi bat sortzen du, eta aukera ematen du prestakuntza arautuaren eta lanbide-esperientziaren ziurtapenen bide batzuetatik beste batzuetara igarotzeko”.

 

Beatriz Artolazabal sailburuak Ingeniaritza Rotobotikoaren Gradu Dualaren aurkezpenean parte hartu du; hura Deustuko Unibertsitatearen eta Salesianosen arteko aliantzaren ondorio da. Topaketan, honako hauek parte hartu dute: Marc Gómez, Víctor Urcelay, la Sailburu Cristina Uriarte, Adolfo Moráis eta Asier Perallos.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, fabrikaziotik eta automatizaziotik eraldaketa digitalak dakartzan erronkek dagoeneko hemen diren gizarte-aldaketak dakartzate. Salesianos eta Deustuko Unibertsitatea jatorri humanistako bi erakunde dira.  Herrialde baten garapena ezin da bakarrik bere BPGd-aren gorakadan zentratu; desberdintasunak murriztuko dituen gizarte-politiken kudeaketa behar da. Euskadi inklusiboagoa sustatu nahi dugu. Uste dut Salesianosen eta Deustuko Unibertsitatearen baterako ekintza norabide horretan doala”.

 

Aliantzak

Artolazabalek honako hau esan du: “aliantzek, batzeaz gainera, biderkatu egiten dute, gradu dualean bezala. Bestalde, Deustuko Unibertsitatearen kasuan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saila, gurea, denbora asko da batera lanean dabilela, eta elkarlan horien ondorioz, analisi-tresna bat dugu, besteak beste, antzinako ikasle edo egresatuen laneratzeari buruzko inkesta. Hura oso baliagarria da, gazteek unibertsitateko geletatik igaro ondoren duten laneratzea ezagutzeko”.

 

“Inkesta horren emaitzek Unibertsitateari bere hezkuntza-eskaintza lan-merkatuaren beharretara orientatzen laguntzen diote. Aldi berean, gure aliantza harago doa. Lanbidek antena iraunkorra du Unibertsitate horretan, ikasgelan bertan ikasleei orientazioa emateko”, esan du sailburuak.

 

Hezkuntza-eskaintza dual berri hori martxan jartzeak zerikusi handia du Unibertsitatearekin dugun elkarlanarekin; izan ere, Euskadi erreferentea da Europan Lanbide Heziketa Dualean. Gurea arrakastadun esperientzia da, eta, gaur, beste urrats bat gehiago eman du, Salesianos eta Deustuko Unibertsitatearen arteko aliantzaren bidez; ekimenak beste arrakasta bat ekarriko du.

 

Zubiak

Artolazabali prestakuntza dualari buruz galdetu diotenean, bere “amatasuna” aipatu du oso iritzi “positiboa” emateko, “bi abantaila baititu: erabat zabaltzen ditu nerabezaroaren eta gaztaroaren arteko adin horretan beti zeharkatzeko errazak ez diren bi ate: lan-merkatura sartzeko atea eta unibertsitate-ikasketen mundura sartzeko modu berria, heldutasun handiagotik. Gure familia-esperientzia oso positiboa da. Nire iritziz, prestakuntza dualak oztopo ugari gainditzen lagun dezake”.

 

Deustuko Unibertsitatearen eta Salesianosen arteko elkarlana dela eta, Beatriz Artolazabalek gogorarazi du “Lehendakariaren fede osoa duen formula matematikoa: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek argi dugu zenbat eta prestakuntza gehiago izan, orduan eta enplegu gehiago eta enplegu-kalitate gehiago lortzen dela. Unibertsitateen eta lanbide-heziketako zentroen arteko elkarlan hori oso tresna erabilgarria da, helburu hori lortzeko. Aurrerapen asko egin badira ere, ona da lanbide-heziketa duin egiten jarraitzea”.

 

“Gure belaunaldiko aitek eta amek unibertsitatera joan gintezen nahi izan zuten, beraiek ez zutelako hartara jotzeko aukerarik izan.  Gaur egun, prestakuntza araututik eta lanbide-esperientziaren ziurtapenetatik bide batzuetatik beste batzuetara igaro ahal izateko zubiak eraikitzeko unea da. Ingeniaritza robotikoaren gradu dual honen esperientziak, gainera, jakintzaren arlo aurreratuenetan du eragina, eta gure enpresen etorkizunerako aplikazio praktikoa du”, esan du Artolazabalek.

 

Beatriz Artolazabalen iritziz, fabrikaziotik eta automatizaziotik eraldaketa digitalak dakartzan erronkek dagoeneko “hemen diren gizarte-aldaketak dakartzate. Salesianos eta Deustuko Unibertsitatea jatorri humanistadun bi erakunde dira.  Hori dela eta, nire iritziz, prestakuntza aldetik ekonomialaria naizela aintzat hartuta, herrialde baten garapena ezin da bertako BPGd-aren hazkuntzan bakarrik oinarritu. Desberdintasunak murrizten dituen gizarte-politiken kudeaketan sinesten dut, eta Euskadi inklusiboagoa sustatu nahi dugu. Uste dut Salesianosen eta Deustuko Unibertsitatearen baterako ekintza ere norabide horretan doala”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Guibert, José Luis Larrea, Víctor Urzelay, José Antonio Rodríguez Ranz, Elena Auzmendi, Rosa Santibañez, Juan José Etxeberria