Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuaren iritziz, norabide egokirantz egiteko urrats bat da emakumeek Hondarribiko Alardearen desfile tradizionalean parte hartzeko duten "eskubidea”ren aldeko adierazpena

2019.eko urriak 08

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren.

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, emakumeek Hondarribiko Alardearen desfile tradizionalean parte hartzeko duten “eskubidea"ren aldeko adierazpena sinatzea dela eta, nabarmendu du oharra norabide egokirantz egiteko urrats bat dela. “Proposamen txalogarria da, eta balio berezia du; izan ere, gazteen belaunaldia da protagonista”, esan du.Era berean nabarmendu du oso gogoan izan beharreko keinua dela, eta baliagarria izan daitekeela berdintasunarekin eta bizikidetzarekin errespetuzkoa den Alardean aurrera egiteko.

Jon Bienzoba ETAko presoaren lanak jaso dituen erakusketa dela eta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Galdakaoko Udalari biktimekin sentikorra izateko eta beren eskariari egoki erantzuteko eskatu dio.“Espazio publiko batean ETAko preso baten erakusketa egiteari ez zaio legeak aginduta aurka egiten, gizatasunak eta biktimenganako sentsibilitateak aginduta baizik”, esan du.Horrela azaldu du ez dela espetxeratutako pertsona baten arte-adierazpenerako eskubidea zalantzan jartzen, babes publikoarekin egiten den erakusketa salatzen dela.“Iraganaren memoria kritikoa eraikitzen ari gara.Ezin da minimizatu, hutsaldu eta alde batera utzi ETAK eragin zuen kalte bidegabea”, esan du.

Zegonak Euskaltelen telekomunikazioen sare fisikoa saltzeko duen asmoaz galdetu diotenean, sailburuak nabarmendu du Gobernuak ez duela saltzeko ideiak berehalako akordio irmorik eta formalik ekarriko duelako berririk.“Ez dugu une honetan Administrazio Kontseiluan berehala formalizatzeko akordio gisa sartzear dagoelako berririk, eta, hala gertatuko balitz ere, ez dakigu transakzioa zer baldintzatan egingo litzatekeen”, esan du. 

Bestalde, Tourra 2023an Euskaditik irteteko negoziazioaz galdetu diotenean, sailburuak esan du elkarrizketak izaten ari direla erakundearekin, baina oraindik ezin dela ezer egiaztatu.

Turismoko laguntzak

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak erabaki duela Hiri-inguruneetan merkataritza-ekintzailetzarako laguntzen programaerrepikatzea.Deialdi bikoitza da:batetik, Euskadiko udalentzako laguntzak, merkataritza-ekintzailetza sustatzeko, eta, bestetik, ekintzaileentzako laguntzak, gure herri eta hiriburuetan establezimendu berriak ireki ditzaten.Erkoreka sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela saltoki berriak ireki daitezen edo gaur egun daudenak negozio-ildo berriekin zabal daitezen sendotzea.“Tokiko saltokiaren aldeko apustua egiten dugu; izan ere, gure hiri-nukleoak egituratzeko gaitasun handia dute. Baina, halaber, auzo berrietan eta hurbileko eremuetan irekitzeko edo zabaltzeko apustua ere egiten dugu”, esan du.

Migratzaileei Arreta emateko Programa

Bestalde, Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak beste zuzkidura ekonomiko bat onetsi duela “Migratzaileei Arreta emateko Programarako”.Zehazki, baimena eman da 400.000 eurokodirulaguntza emateko, ahultasun bereziko egoeran eta gizarte-bazterketa larrian dauden iragaitzazko pertsonei arreta emateaz arduratzen diren lau elkarteentzat.Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du Euskadi iragaitzazko gunea dela Afrikatik Europako iparraldera doazen pertsonentzat.Horrela, bada, migratzaileekin urteak lanean daramatzaten elkarteekin koordinatuta lan egiteak duen garrantzia nabarmendu du.

EHUrekin lankidetza-proiektuak

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du, halaber, Gobernu Kontseiluak Euskal Herriko Unibertsitatearekin hiru lankidetza-proiektu onetsi dituela:Gizarte Zerbitzuetako kudeaketako eta berrikuntzako espezialistaren titulu berria, Mikrobiologiako eta Osasuneko Masterreko prestakuntza praktikoa eta Bideo-jokoak sortzea.  Erkorekak nabarmendu du Gobernuaren iritziz estrategikoa dela euskal unibertsitateekin lankidetzan jardutea.

Bideo-jokoen inguruan, zehazki Free To Play bideo-jokoak” doako bideo-jokoak prestatzea dela eta, Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak erabaki duela haien sustatzaileekin lankidetzan jardutea, Artium Museoan garatuko den saioan; izan ere, Erkorekaren hitzen arabera, bideo-jokoaren industria hazten doan jarduera ekonomikoa sortzen duen sektorea da.“Eusko Jaurlaritzaren iritziz, unibertsitate-proiektu hau estrategikoa da “Kultura eta Sormen Industriak Sustatzeko Programa”ren esparruan”, esan du.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)