Eu

Ardogintza sektorearekin bilera egingo du Tapiak aranzelen aurrean neurriak aztertzeko

2019.eko urriak 07

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Ministerioak deitutako bileran parte hartu du gaur goizean.

Bilera amaituta, Tapiak azpimarratu du ezinbestekoa dela Europak jarrera sendoa azaltzea, ekintza bateratu eta koordinatuak proposatuz, Estatu Batuek ezarri nahi dituzten aranzel neurrien eraginen aurrean. Sailburuak deia egin die Europako estatuei elkarlanean eta zorroztasunez lan egiteko. Tapiak beste behin azpimarratu du Europak ondo artikulatutako eta adostatutako negoziazioaren beharra Estatu Batuekin akordioa lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, REGAL -nekazaritza gaietarako erregioen sarea- alktibatzeko konpromisoa hartu du, erabakiak hartzeko orduan eragile aktibo izan daitezen.

Gaur Ministerioan izandako bileraren ostean, Tapiak aste honetan bertan Euskadin ardogintzaren sektoreak dituen ordezkariekin bilera egiteko asmoa erakutsi du, ministerioak proposatu dituen neurriak eta baita Europak nahiz Euskadik har ditzekeenak aztertzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak