Eu

Gobernuak baimena eman du 400.000 euroko dirulaguntza emateko Goiztiri, Cear, Euskadiko Gurutze Gorria eta Afroamericana elkarteei, iragaitzazko migratzaileak hartzeko (Gobernu Bilera 2019-10-08)

2019.eko urriak 08
  • Ahultasun bereziko egoeran eta gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonak 

Gobernu Kontseiluak Goiztiri,  Cear-Euskadi,  Gipuzkoako Gurutze Gorria eta Afroamericana elkarteei 400.000 euroko dirulaguntza emateko baimena eman du, ehun mila bakoitzari, iragaitzazko migratzaileak hartzeko, ahultasun bereziko egoeran eta gizarte-bazterketa larrian baitaude pertsona horiek. Kopuru hori Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak kudeatuko du.

Residentes Afroamericanos elkartearen kasuan aurreikusten da proiektua harrera-lanerako finantzatuko dela; arreta berezia eskainiko zaio emakumeen, adingabeen, nerabeen eta gazteen ahultasunari. Goiztiri Elkarteak, Bilbo Handiko Ezkerraldea jarduketa-eremu nagusia duen irabazi-asmorik gabeko erakundeak, harrera-proiektu bat egingo du, eta hark 8 plaza izango ditu, bakoitza 4 plazatako bi etxebizitzatan banatuta.

Gipuzkoako Gurutze Gorriak bere harrera-baliabidea iragaitzazko pertsonei egonaldian zehar eskaintzen die, eta helburu du Gipuzkoako lurraldean finkatzea erabakitzen duten pertsonekin ondoko gizarte- eta lan-integraziorako oinarriak jartzea.  CEARek gizarteratzeko ibilbideetan laguntzen die narriadura fisikoa izateagatik, gizarte- eta familia-laguntzarik ez izateagatik edo baliabide ekonomikorik ez izateagatik ahultasun-egoeran dauden eta gizarte-babeserako sistemako bestelako baliabideetara jotzeko aukerarik ez duten arreta-kolektiboko pertsonei.

Estatura iristen direnek beren plangintzaren arabera egitea aurreikusten duten Afrikatik Europako Iparralderako ibilbidean, Euskadi ardatz estrategikoan dago; beraz, Andaluziako kostaldeetan hartzen dituztenean sarrien eskatzen duten helmugetako bat da. Kalkulatzen da migrazio-prozesuan Euskadira iristen diren pertsonek, % 3k eta % 5ek bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan geratzeko nahia adierazten dutela.  Azken hilabeteetan jasotako datuak aintzat hartuta, Euskadira 8.662 pertsona heldu dira 2018ko ekainetik 2019ko martxora, Penintsulako hegoaldeko mugatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko