Eu

Eusko Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko aitorpena lortzeko eman dituen urratsak babesteko (Gobernu Bilera 2019-10-8)

2019.eko urriak 08
  • Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egin duen federazio horrek Austriako txapelketa parte hartuko du asteburu honetan, Euskal Selekzioarekin

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, bere gaurko bilkuran, 15.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskadiko Halterofilia Federazioarentzat, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko ematen ari den urratsak babesteko. Diru-laguntza horri esker, halterofiliako Euskal Selekzioa nazioarteko probatan lehiatuko da, horietako lehena datorren asteburuan Austrian.

Euskadiko beste federazioen urratsei jarraituz, Euskadiko Halterofilia Federazioak Nazioarteko Halterofilia Federazioan sartzeko eskaera egitea onartu zuen bere bilkuran. Behin urrats hori emanda, joan den uztailean Euskal Halterofilia Federazioko ordezkariak Nazioarteko Halterofilia-International Weightlifting Federazioaren (IWF) egoitzara joan ziren, Budapesten (Hungaria), onarpen ofiziala eskatzeko. Halterofiliako Euskal Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren babesarekin, IWFren estatutuak aztertu ondoren erabaki zuen pauso hori ematea; izan ere, horietan espresuki onartzen da estatu ez diren lurraldeen edo nazioen parte-hartzea. Hala, Gales, Eskozia edo Ipar Irlanda bezalako Europako lurraldeak, baita antzeko ezaugarriak dituzten Amerikako beste batzuk ere, IWFren parte dira, kirol mailan horrek esan nahi duen guztiarekin.

Euskadiko Halterofilia Federazioa IWFren erantzunaren zain dagoen bitartean, udazken honetan nazioarteko zenbait lehiaketatan parte hartzeko aukera izango du. Horrela, Euskal Selekzioak asteburu honetan bertan parte hartuko du Austriako Günther Stapfer Nazioarteko 26.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko