Eu

Eusko Jaurlaritzak dei egin die sindikatuei elkarrizketaren eta negoziazioaren bideari berriro heltzeko

2019.eko urriak 09

Onda Cero irratiko estudioetan izan da gaur goizean, Bilbon, Gobernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka. Bertan, elkarrizketa bat eman du kate horretako Más de uno programan, eta aktualitate politikoa aztertu du irratiko programa hori zuzentzen duten kazetariekin.Bozeramaileak, sindikatuen jarreraz jardun duenean, gogora ekarri du sindikatuek beroiek daramatela hilabeteak "udazken bero" bat iragartzen.“Haien esamolde bat da”, adierazi du.Zentzu horretan, haiek elkarrizketaren eta negoziazioaren bideari berriro heltzeko bere nahia adierazi du sailburuak.

Bestalde, ETAko preso Jon Bienzobaren obrak hartu dituen erakusketari buruz galdetuta, Josu Erkorekak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du uste uko egin daitekeenik sorkuntza eta adierazpen artistikorako eskubidea kartzelatuta egon den pertsona bati.“Hori ez da kontua”, gaineratu du.Bozeramaileak azpimarratu duenez, espazio publiko bat da, eta beraz, keinu guztiak zaindu beharko lirateke.

Azaroaren 10eko hauteskundeak direla eta, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azpimarratu du Espainiako Gobernuan dagoen ezegonkortasunak eta hauteskundeen aurreko giroak kalte egiten diote Gobernu Programari. Zeren eta, Erkorekak azaldu duenez, asko baitira elkarrekin landu beharreko gaiak.Zehazki, sailburuaren zorroari dagokionez, solaskidetzarik ez duela azpimarratu du.“Eten egin da komunikazioa eta nire ustez aktibatu egin beharko lirateke batzorde teknikoak eta Gobernua dagoenerako transferentziak lantzen jardun”, gaineratu du.Bestalde, Erkoreka sailburuak aitortu duenez, jakin ez dakien arren datorren Gobernua zein izango den, ez dute erakargarri ikusten etorkizuneko Espainiako Gobernu bat Ciudadanosekin; Eskubide Historikoen, Kontzertu erregimenaren, eta Euskal Autogobernuaren gainerako oinarrien kontra dagoen indar bat da.

Euskalteleko telekomunikazioen sare fisikoa saltzeko Zegonak dituen asmoei buruz galdetuta, sailburuak azpimarratu egin du Euskalteleko sarea saltzeko asmoa ez dela berria eta ez daki orain berriro ari ote diren birplanteatzen.“Ez dut frogarik baina ziurtatzen ez den arte, nekez eman daiteke iritzirik, adierazi du.Izan ere, ziurtatu duenez, Legebiltzarreko talde guztien adostasunarekin egin zen Euskaltelen salmenta.“Erabaki heldu eta kontrastatu bat izan zen; ezin du, orain, beste modu batean epaitu”, zehaztu du.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, kontziliazioaz jardutean azpimarratu duenez,Eusko Jaurlaritza aitzindaria da kontziliazioarekin, berdintasunarekin eta erantzunkidetasunarekin hartutako konpromisoan, bai enpresa pribatuan bai Funtzio Publikoan.“Esfortzu bat egiten ari gara”, gaineratu du.Bestalde, jakinarazi duenez, datorren asteartean Gobernu Kontseiluak onetsi egingo du euskal enpresetan aitatasun-bajak sustatzeko laguntzen dekretua.“Han ezagutuko ditugu xehetasun guztiak”, gaineratu du.

Bestalde, 2023an Tour-a Euskaditik irteteko negoziazioei buruz galdetuta, sailburuak adierazi duenez,instituzio guztiak ari dira lanean Tour-ak 2023an etapa bat Euskadin izan dezan lortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)