Eu

Artolazabal: “Etxeko langile lan-kontratudunak dituzten bikoteek gurasoen erantzunkidetasunerako laguntzetara jo ahalko dute, baldin eta baldintza egokiak betetzen badituzte

2019.eko urriak 09
  • (Artolazabal sailburuak Onda Vascan eginiko elkarrizketaren eta Vitoria-Gasteizko Udaleko prentsaurrekoaren ondoren eginiko komentarioaren mp4-ko audioak erantsi dira)

VG 09 10 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Javier Vizcaíno kazetariak aurkezten duen Onda Vascako albistegian esan du etxeko langile lan-kontratuduna duten bikoteek gurasoen erantzunkidetasunerako laguntzetara jo ahalko dutela, baldin eta baldintza egokiak betetzen badituzte. “Eusko Jaurlaritza erantzunkidetasuna sustatzeko prestatzen ari den dekretua dela eta, nabarmendu behar da ez garela ari aitatasun- edo amatasun-baimenez hitz egiten; izan ere, haiek Gizarte Segurantzaren eta, ondorioz, Estatuaren eskumenak dira. Ordainpeko eszedentzietarako laguntza aitzindariez ari gara”.

“Gure Sailaren helburua da aurrerapauso bat ematea jaioberrien zaintzan erantzunkidetasuna sustatzeko. Beste urrats bat gehiago ematea gizon eta emakumeen berdintasunean eta, horretarako, gizonek ere haurren lehen hilabeteetan zaintzan lotura oso bereziak sortzea. Ez dira ordaindutako baimenak edo oporrak; ordainpeko borondatezko eszedentzia da eta, haren bidez, Gizarte Segurantzak emandako baimenak 16 aste arte osatuko dira. Haurra haurtzaindegira bidaltzen bada, ez dira lotura horiek sortzen gizonen eta beren haurren artean, haiek zaintzak baino ez baititu bultzatzen”, esan du sailburuak, irratiko elkarrizketan.

“Haurtzaindegiko egokitzapenari heltzen ari gatzaizkio, bikotekide bien zaintza-aldia amaitzen denerako.  Familiak etxeko enplegatua izateak dakarren mugaren inguruko alegazio sozialak aztertu ondoren, baldintza hori ezabatzea erabaki dugu; izan ere, ez da posible jakitea zein den pertsona horren eginkizuna. Muga hori dekretuaren aurreko idazketatik desagertuko da; baina, berriz ere nabarmendu nahi dugu, dekretua oraindik zirriborro eta azterlan juridikorako fasean dagoela”, esan du Artolazabalek.

Lanbideren erreforma integrala dela eta, Artolazabalek honako hau esan du: “helburua langabezia-bulegoak desagertzea da. Uste dut baiezta dezakedala egoera horretatik gero eta hurbilago gaudela. Lanbide enplegu-zerbitzu integrala da, gero eta gehiago; arreta pertsonalizatua ematen zaio langabe bakoitzari, ibilbide indibidualizatuak eta tutoretzapekoak jartzen ditu abian, eta lan-merkatuaren azterketa zehatza egiten du”.

Artolazabalek elkarrizketan honako hau esan du: “prestakuntzaren bidez, Lanbideren helburua da enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa lortzea, eta ahultasun-arriskuan dauden kolektiboei arreta berezia eskaintzea. Bereziki emakume, gazte eta iraupen luzeko langabeetan zentratzen da. Lanbideren modernizazioa prozesu geldiezina da. Laster Lanbideren hiru lokal berri irekiko ditugu jendearengandik hurbilago, Gasteizko auzo berrietan. Halaber, irisgarritasun handiagoko lokal berriak izango ditugu Donostian eta Bilbon. Esan dudan bezala, asko egin dugu, baina oraindik ere asko dago egiteko, Euskal Enplegu Zerbitzuak lortu nahi dugun hurbiltasunaren eta erantzun eraginkorraren izaera betetzeko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Vizcaíno