Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Bilboko alkateak gaur goizean inauguratu dituzte Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurrena dela-eta Bilboko Udalak antolatutako “Hiritarren parte-hartzea segurtasun-politika publikoak landu eta balioztatzerako orduan” polizia-jardunaldiak

2019.eko urriak 10

Bilbo, 2019.eko urriak 10

2019.eko urriak 09

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Bilboko alkateak gaur goizean inauguratu dituzte Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurrena dela-eta Bilboko Udalak antolatutako “Hiritarren parte-hartzea segurtasun-politika publikoak landu eta balioztatzerako orduan” polizia-jardunaldiak.

 

Segurtasuneko sailburuak gogoratu du Udaltzaingoaren urteurrena ospatzen den une honetan onartu berria dela legean euskal polizia osoa sendotzeko aurreikusitako hobekuntzak garatzea ahalbidetuko duen EAEko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketa. “Lege-esparru horrek erreminta eraginkorrak hornitzen dizkie udalerriei euren polizia-zerbitzuen kudeaketa hobetzeko”, adierazi du Beltrán de Herediak.

 

Bere esku-hartzean, sailburuak gogoratu du legeak polizia-lanetan emakume gehiago sartzea eta emakumeen presentzia paritarioa izatea sustatzen duela, hautaketa-prozesuetan generoaren ikuspegia, kontziliazio-mekanismoak eta ekintza positiboko neurriak sartuta. “Oraindik burutzeke dugun gai horretan urrats irmoak eta erabakigarriak eman behar ditugu zifra eskas horiek gainditzen joateko: Udaltzaingoan % 10 dira emakumeak eta Ertzaintzan % 12,5”.

 

Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurrena ospatzen den une honetan sartu berriak dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian Euskadiko 36 udalerriren hirugarren hautaketa-prozesu bateratuko 300 udaltzain gaiak. Izangai horiek datorren azaroaren 11n hasiko dute prestakuntza-ikastaroa.

 

“Ari gara hurrengo hautaketa-prozesu bateratua prestatzen ere, laugarrena, alegia, eta 2020an milaka gaztek jarraitu ahal izango dute bide hori eta hartu ahal izango dute belaunaldi gazteenek erakunde honetan sartzeko hartu zuten erabaki bera”, adierazi du Segurtasuneko sailburuak.

 

Jardunaldiei hasiera emateko ekitaldian gizarteak eskatzen duen segurtasuna ahalbidetzeko Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean ezarritako etengabeko lankidetza ere nabarmendu du, “horrek polizia-zerbitzuekiko konfiantza sortzen laguntzen du, elkarbizitza sendotzeko eta herritarren ongizatean eta aurrerapenean laguntzeko”, adierazi du.

 

“Lan egin dezagun herritarrentzat eta lan egin dezagun herritarrekin, ahalegin guztiak eginez, bikoiztasunak ekidinez, gure informazio-fluxuak modernizatuz, erreminta taktiko eta estrategiko berriak sartuz eta partekatuz, bai prebentzioaren arloan bai delitua jazartzearen arloan”, adierazi du Segurtasuneko sailburuak.

 

Rodrigo Gartzia Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria, Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendaria, Jon Ziarsolo Inteligentzia Bulego Nagusiko burua eta Todor Aresti Bilboko Ertzain-etxeko nagusia ere izan dira polizia-jardunaldietan, eta azken horrek moderatu du Bilboko, Lisboako eta Bartzelonako udaltzainek osatutako mahai-ingurua.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2019.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Segurtasuneko sailburuak eta Bilboko alkateak inauguratu dituzte Bilboko... https://t.co/XwxtlvFUx2

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Marí Aburto, Bilboko Alkatea; Amaia Agirre, Segurtasun zinegotzia