Berriak Lehendakaritza
Eu

Josu Erkoreka: “Egiaztatuz gero, hilabeteko greba egitea gehiegizkoa, neurrigabea eta familiekin adeitasunik gabea da”

2019.eko urriak 15

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, irakaskuntza itunduko greba-deialdia dela eta, honako hau nabarmendu du: “Egiaztatuz gero, hilabeteko greba egitea gehiegizkoa, neurrigabea eta familiekin adeitasunik gabea da”.“Arduratuta gaude sindikatuen eta hezkuntza itunduko zati baten arteko lan-gatazka honen haserreagatik”, esan du. Era berean gogorarazi du edozein lan-gatazkak bitartekaritzaren irudia duela aldeentzat eskuragarri, Lan eta Justizia Sailean.

Kaikuren % 7,3 eskuratzea

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman diola Finantzen Euskal Institutuari KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIAren % 7,3 6,6 milioi euroan eskuratzeko. “Urrats garrantzitsua da Gobernuaren politikan; izan ere, euskal enpresak Euskadin finkatzeko apustua egiten du", esan du. Azpiazu sailburuak azaldu duenez, Gobernuak uste du korporazioak interes estrategikoa duela nekazaritzako elikagaien sektorera bideratutako industria-politikarako. Gainera nabarmendu du Finantzen Euskal Institutuak Kaikun presentzia izateak indartu egingo duela euskal enpresaren estrategia eta hark gure lehen mailako sektorearekin duen konpromisoa. “Esne-hornidura tokiko abeltzainen bidez ekoiztea bermatuko da”, esan du.

Kolonbiarekin lankidetza

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Errepikapenik Ezerako Batzordearekin jardungo duela lankidetzan.Erkorekak nabarmendu du helburua dela gatazkaren ondorioz exiliatutako pertsonak babestea. Horrela, lankidetza HEGOA UPV/EHUren Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari  buruzko Ikasketa Institutuaren bidez egingo dela azaldu du, eta laguntzak exiliatu behar izan zuten eta Euskadin bizi diren gatazkaren biktimak izango dituela oinarri.

Haur Hezkuntzako Eskoletarako laguntzak

Era berean, Josu Erkoreka sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 26 milioi euroko gastua egiteko, Euskadin Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa finantzatzekoZero eta hiru urte bitarteko umeen ikasgela itunduei eusteko laguntzak dira. Erkorekak azaldu duenez, sare homologatu horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak Partzuergoaren bidez ematen duen zerbitzua osatzen da.“Hori funtsezko zerbitzua da, familia- eta lan-bizitza behar bezala uztartzeko”, esan du. Josu Erkoreka sailburuak nabarmendu du zerbitzu horren finantzaketaren helburua hirukoitza dela: ikastetxe horiek mantentzen laguntzea, familiek ordaindu beharreko kuotak murriztu eta homogeneizatzea eta ikastetxe horien hezkuntza- eta laguntza-kalitatea hobetzea.

Ikerkuntzako Euskadi saria eta Ignacio Ellacuría saria

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ezagutzera eman du Gobernu Kontseiluak garapenerako lankidetzako “Ignacio Ellacuría” sariaren deialdia eta Gizarte eta Giza Zientzien modalitateko “Ikerketako Euskadi” sariarendeialdia onetsi dituela.“Ignacio Ellacuría” sariaren bidez, erakundeek, kolektiboek eta banakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokari eta pobrezia gainditzeko borrokari egiten dieten ekarpena saritzen da; Ikerketako Euskadi sariarenbidez, zientzia-jarduera sustatu nahi da.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak